Bannerra

BIDEO


TXILLARDEGI hil da eta euskaltzale guztiak gogoratzen ari dira. Hona hemen Euskal Herrian Euskaraz abestia. Euskaldun honen helburu nagusia izan da. Txillardegiren omenez

ASTE ON

Claro que es posible

 

En los últimos años la expresión de que otra forma de hacer política es posible y de que otro mundo es posible ha estado muy en boga en los sectores de izquierda y alternativos. Todo el mundo lo intuía y son legión los que lo desean, aunque muchas veces no seamos capaces de buscar las formas de materializarlo.

En Sopela podemos estar contentos y con sensaciones optimistas. El nuevo Equipo de Gobierno de BILDU en el Ayuntamiento está asumiendo con un fuerte ritmo de trabajo el reto de hacer gestión en minoría y con un entorno municipal que no se lo está poniendo fácil. A favor tiene a cientos de Sopeloztarras ilusionados y dispuestos a aportar su grano de arena. Desde el principio pusieron en marcha una estructura de participación con grupos de trabajo que todavía tiene que calar y consolidarse. Ahora les ha llegado la hora de hacer los presupuestos para el 2012 y se han tirado a la piscina de la participación popular. Se puede decir alto y claro que han salido a flote y nadan con soltura.

Gehiago irakurri...
Bannerra

EGUTEGIA

Urtarrila 2012 Otsaila 2012
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

BOLETINA

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

INKESTA

Creo que la iluminación navideña es...
 
Presoen eskubideen alde PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/27

Sopelan presoen alde

Azken ostirala izan da eta berriro ere 60 auzokide udaletxeko plazan elkartu dira. Sopelako Herri Bilguneak deituta euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena zabaldu dute. Hilabete honetan Sopelako surferoek lekukoa hartu dute eta haien ekarpena egin dute. Itsasoruntz ekimenak plazan egon dira. Surf taulak eraman dituzte eta taulen gainean presoen aldeko ikurra ipini dute. Presoen alde herri mugimendu zabala antolatzeko deia egin dute.

 
“Euskal sortzaileak azalerazten” Sopelan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/27

arditan 

 

 

 

Bihar larunbata, hilak 28,  “Euskal sortzaileak azalerazten” egistamoaren barruan laburmetrai bat eta dokumental bat proiektatuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

Unai Garatek zuzenduriko ANER laburmetraia (gazteleraz) eta Egoi Markaidak zuzendu duen ARDITAN dokumetala ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera dohakoa da.

 

 

 

 

 

 

 
Sopelatik Aralarrera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/24

       

Baltzolako Errialtabaso mendia eta Baltzolako koba ezagutu ondoren, Altubeko basoetatik Gorbeiako gurutzera helduz eta Altsasuko Gazte Asanbladarekin batera Beriain gailurra igo eta gero, Sopelako Sekeko Mendi Taldeak, bere IV.txangoa egingo du asteburu honetan. Oraingoan Aralarreko Mendilerroa ezagutzera joango dira. 28an larunbata, eguerdi aldera irten eta hurrengo egunean itzuliko dira. Joan nahi izanez gero, mezu bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko era, astean zehar bidaiaren zehaztapen guztiak jaso ahal izateko. Aitzaki paregabea boten hautsa kentzeko, kirola egiteko eta bide batez, zure herriko jendearekin harremanak sendotu edota elkar ezagutzeko. (Argazkian Beriaineko gailurrean).

 

 
Euskal Herriko IV.mus txapelketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/17

Martxan dago aurtengo Euskal Herriko IV. mus txapelketa. Pasadan urteetan bezalaxe, herrietan hasi, herrialdekoekin jarraitu eta Arbizun final nagusia ospatuko da. Sopelako kanporaketari dagokionez, otsailaren 4an eta 5ean jokatuko da, Herriko Tabernan. Parte hartzen duten bikoteen arabera, bikote bat ala bi  izango dira herrialdeetarako ordezkariak. Herrialdetako kanporaketak  otsailaren 24an, 25ean eta 26an izango dira. Zazpi herrialdeetan jokatuko dituzte kanporaketak. Aipatzea bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko dituela eta parte hartzen duen pertsona bakoitzak oroigarria izango duela. Jolasteko otsailaren 3a baino lehen, Herriko tabernan dagoen zerrendan, izena eta telefono zenbakia eman beharko da. Txapeldunen eta txapeldun ordeen saria, edota bestelako informazioa euskalherrikomustxapelketa.com web orrialdean ikusgai dago. Animo eta eutsi hor dagoa.

Euskal Herriko Mus Federazioa helburu

"Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta  Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko asmoarekin", Ipar-hego elkartea, Orreaga Fundazioa eta Bai Euskal Herriari ekimenak,  dira dinamika honen sortzaileak. 

Haien esanetan "helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen prozesuan da. Bide horretan antolatzen dugu Euskal Herriko Mus  txapelketa."

 
Sopelak harrera egingo dio Eunate Agirreri PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/27

eunate

Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:00etan harrera egingo zaio Eunate Agirreri Sopelako udalean, munduko Bodyboar txapeldunari.

Bideo baten proiekzioak zabalduko du ekitaldia, gero Alkateak, Saioa Villanuevak, ongietorria emango dio, ondoren beste hiru kirolari: Aritz Larrinagak, David Pérezek eta Antonio Ortizek parte hartuko dute Peñatxuri taldeko kideekin batera. Azkenik “Zuku” bertso bat eskainiko dio Eunateri eta Sopelako Udalak oroitgarria emago dio.

 
Herrialde berdea dokumentala Sopelan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/25

herrialde berdea

Urtarrilaren 27an, ostirala, gaueko 21.00etan, HERRILADE BERDEA dokumentalaren aurkezpena egingo da Plaza Beltza Kulturgunean, Larabasterrako Akilino Arriola 59 kaleko lokalean. Proiekzioa bukatutakoan egileekin hitz egiteko aukera izango da.

Dozena bat laguni egindako elkarrizketak biltzen ditu lanak. Horien bidez, Iharraren eta Kabiren bizipenak ezagutzera eman nahi dituzte, baita biek bizi zuten garaiko egoera azaldu ere. Bi pertsonaien arteko lotura Nagore Mujika da, Iharraren lehengusina eta Kabiren neska-laguna.

Hibai Castroren gidoi eta zuzendaritzapean, Gorka Calzadak, Iker Aroztegik eta Nagore Mujikak lan egin dute. «Auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoi gisa» definitzen du dokumentala Castrok. Horrekin batera, istorio propioak kontatzearen garrantzia azpimarratzen du: «Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik». Herrialde berdea izenburuak baditu aurrekariak. 70eko hamarkadan izen bera zuen ipuin bat argitaratu zuten, Iharrak berak idatzitakoa. Hori oinarri hartuta, animaziozko film labur bat egin zuten, baita izen bereko abesti bat ere.

 

 
Euskal Karaokea Herriko Tabernan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/19

 Urtarrilaren 27an, Ostirala, euskal karaokea antolatu dute gaueko 22:00etan, Sopelako Herriko Tabernan.

                                           

Hona hemen zabaldu duten gonbidapena:

 "Hurrengo ostiralean, urtarrilaren 27an, galdu ezin duzun plana daukazu! Dutxako abeslari frustratuentzat, kantu-poteoetan emozionatzen zaretenontzat, parrandan ordu txikitan etxera abesten bueltatzen zaretenontzat, Euskaraokean parte-hartu ezinik geratu zinetenontzat... KARAOKEA EUSKARAZ SOPELAKO HERRIKO TABERNAN!!!!!! Beste plan hoberik zenuen, ala?!

Gonbidatu zuen lagunak, ezagunak, etsaiak, gurasoak, seme-alabak zein aitite-amamak! Denontzako plan ezinhobea izango da!

Asteburu honetatik aurrera, izen-emateko kartelak aurkituko dituzue ondorengo lekuetan: Laiak taberna, Erroia taberna eta Herriko taberna.

Gogoratu, hileko azken ostiralero bezala, presoen aldeko kontzentrazioa izango dela udaletxeko plazan arratsaldeko 20:00etan.

Ez izan zalantzarik, eta animatu! Desiatzen zaude eta!
Findu eztarriak eta tapoiekin etorri!!!

Urtarrilak 27
Gaueko 22:00etan
Sopelako Herriko Tabernan"

 
Urtarrileko egitaraua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/10

Gazte Asanblada Sopeloztarreko gazteek, urtarrilerako prestatutako egitaraua ezagutzera eman dute.

Urtarrilak 15ean, Domeka beroen hanburgesekin batera, Jonu kantautorearen abestiak zuzenean entzuteko aukera egongo da.

Urtarrilak 19an, ostegunero emango diren sabel dantza eta malabar ikastaroak martxan jarriko dira.

Urtarrilak 20an, Ostirala, Eta Karmele?? antzezlana ikusgai egongo da. 

Hilabeteari bukaera emateko, Urtarrilak 28 eta 29an, Aralarreko mendilerroa ezagutzera joango dira.

Ikastaro berrietan edota mendi irteeran apuntatzeko mezu bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko era, zertan parte hartu nahi den zehaztuz.

Urtarrilerako egitarauaz gain, martxan dauden ikastaroaz informazio gehiago jasotzeko, haien blogean ikusgai dago.

Bide batez, Gazte Asanblada Sopeloztarrak, antolatutako dinamiketan parte hartzeko gonbidapena luzatzeaz gain, Sopelako gazteen ekarpen eta iradokizun anitz eta desberdinak jasotzeko asmoz, Gaztetxearen proiektuan murgiltzeko gonbidapena luzatzen du, asteazkenero, arratsaldeko 20:00etan, egiten diren asanbladetan.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net