Sopela: GARA-ri espoliazioaz hitzaldia

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Astelehena, 01 Apirila 2019 Argitaratua: Astelehena, 01 Apirila 2019

Sopela GARArekin batGARA egunkariari egiten ari zaion espoliazioaz aritzeko, eta batez ere “etorkizunera begira” hartu beharreko jokaeraz aritzeko, solasaldia izango da ostegun honetan, hilak 4, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 18:45ean. Hizlaria Iker Bizkarguenaga, Gara egunkariko kazetaria, izango da.

GARA egunkariak jasotako kolpea "espoliazioa" da: Gara-k 3 milioi eurotik gora ordaindu beharko ditu 'Egin'en zorra kitatzeko.

Baltasar Garzon epaileak duela 21 urte agindu zuen EGINen itxiera, eta bost urte geroago, GARAren esku utzi zuen aipatutako egunkariak Gizarte Segurantzarekin zuen zorra kitatzea, "enpresen arteko ondorengotza ideologikoa" argudiatuta. 2009an Auzitegi Gorenak legez kontrakotzat jo zuen egunkari horren itxiera, baina ez zuen Gara zorra ordaintzetik salbuetsi.

"Zorraren ordainketa ez da inondik inora ere bidezkoa. Espainiako justiziak ilegalki itxi zuen egunkaria, Egineko arduradunak baldintza latzetan espetxeratu zituen, haien ondarea suntsitu zuen eta guregana etortzea erabaki zuen azkenik” salatu  du Iñaki Sotok, GARAren zuzendariak. "Sei hilean behin milioi erdiko ordainketak egitera behartu gaituzte. Horrek esan nahi du hiru milioitik gorako zorra ordaindu beharko dugula. Urte osoan gure langileek jasotzen dituzten ordainsarien zenbatekoa gainditzen du zorrak", jakinarazi zuen Iñakik.

Bisitak: 197
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu