Uribe Kostako Mankomunitatearen plenarioa: legala bai, baita antidemokratikoa ere.

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Osteguna, 03 Urria 2019 Argitaratua: Osteguna, 03 Urria 2019

Sopela UK Mankomunitatea

ikusi agerraldia - Ver la intervención (euskaraz eta gazteleraz)

 

 

 

Uribe Kostako Mankomunitatea: garrantzi handiko erakunde ezezaguna

Uribe Kostako Mankomunitateak ia 3 milioi euro gestionatzen ditu Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerrietan zenbait zerbitzu era komunean kudeatzeko: gizarte ongizatea (AES Ayudas de Emergencia Social…), hondakin batzuen bilketa, drogamenpekotasunaren prebentzioa, euskara zerbitzua, emakumeen berdintasuna, ingurugiroa… 

Uribe Kostako Mankomunitatean PNVk beste partidu guztiak baztertu ditu

Zerbitzu hauek guztiak kudeatzeko herri horien artean 15 ordezkari izendatzen dira herriz herriko akordio eta udalen osaketaren arabera; eta hemen dago gakoa akordio horiek ez baitute errespetatzen eskualdearen soziologia eta benetako boto kopurua. Zenbakiak argiak dira oso: 15 ordekari hauetatik 11 (!!!) PNVkoak dira eskualde osoan 8.754 boto lortu ondoren. EHBilduk, aldiz, eskualde osoan 6.481 boto lortu zituen, baina bakarrik 2 ordezkari ditu. PSEk eta Gorlizeko Independenteek ordezkari bana eskuratu dute 1.567 boto eta 694 lortu zituztela hurrenez hurren. Elkarrekin Podemosek, 1.582 boto eskuratu arren ez du ordezkaritzarik.

EHBilduren salaketa

Uribe Kostako EH Bilduk Uribe Kostako Mankomunitatearen baitan PNVk agertu duen jarrera antidemokratikoa salatu  du eta hauteskundeen emaitzak errespeta daitezen exijitu du. EHBilduren ustez Mankomunitateak herri hauen biztanleei eman behar die zerbitzu eta ondorioz, biztanle guztien ordezkariei aukera eman behar zaie biztanle horien interesak kudeatzen diren instituzioetan parte hartzeko. Plenario honen konposaketak gestioa iluna bidera dezake txoko alderdikoi bihurtuz.

Sopelako EHbilduren proposamena

EH Bilduk Sopelako alderdiek Mankomunitateko informazio-batzordeetan izan beharreko ordezkaritzaren inguruan proposamena aurkeztu zion Sopelako Udalaren alkateari joan den irailaren 26an eta Plenarioen osaketa honako hau izan behar zela argudiatu du eskualdeko egoera soziologikoa erantzuteko: PNVk 7 ordezkari, EHBilduk 5, Elkarrekin Podemosek 1, PSEk 1 eta Gorlizko independienteak 1 Uribe Kosta ez baita Batzoki bat izan behar.

Bisitak: 240
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu