Anti-errepresiboa

Sopelak “Altsasukoak aske” aldarrikatzen du.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 14 Ekaina 2018 Argitaratua: Osteguna, 14 Ekaina 2018

Sopela Altsasua

 

 


Datorren larunbatean, hilak 16, manifestazioa izango da Iruñean Altsasuko gazteekin elkartasuna adierazteko.

“Altsasukoak aske, muntai polizialik ez” aldarrikapenaren pean Sopelatik aukera egongo da autobusez joateko. Aukera hau aprobetxatu nahi izan ezkero Sopelako Etxekhi, Laiak eta Erroia tabernan aukera dago.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela: “Adineko pertsonak eta dispertsioa”

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Igandea, 27 Maiatza 2018 Argitaratua: Igandea, 27 Maiatza 2018

Sopela Adina dispertsioaOstegunean, maiatzak 31, Uribe Kostako Etxerat Elkarteak hitzaldia burutuko du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan “Adineko pertsonak eta dispertsioa” gaiaz aritzeko, alegia, presoen urrunketak eta banaketak nola eragiten dieten pertsona adindunei. Solasaldian  osasungintzako profesionalak eta Uribe Kostako senideak izango dira, gaia sakonean jorratuz.

Uribe Kostako senideak: erradiografia txikia

Presoen senide hurkoenei dagokienez %64k 70 urte baino gehiago bete ditu eta beste %36k 60 eta 70 urte arteko adina du. Gainera senide hurkoen %25a zendu egin da seme-alabak kartzelan izanik eta asko hil baino lehenagoko agurra eman gabe. Seme-alabak ikusteko adinekoek bete behar dituzten km-ei dagokienez honako datuei erreparatu behar: %81ek etxetik 500km baino gehiago egin behar du (%50ak 700km baino gehiago behar du) eta %19a, soilik, 260 eta 350km artean dago.

Uribe Kostako presoak: gehienak 10 eta 20 urte bitartean preso

Endika Lejarzegi Olabarrieta 39 urte eta 15 urte preso. Orain Monterroso- Lugo 607 KM. Getxokoa.
Arkaitz Goikoetxea Basabe 38 urte eta 10 urte preso. Orain Villena- Alicante 763 km. Getxokoa.
Javier Gallaga Ruiz 58 urte  eta 21 urte preso. Orain Alcolea- Cordoba 788 KM. Getxokoa
Manex Zubiaga Ruiz 39 urte eta 16 urte preso. Orain Picassent- Valentzia 656 km. Getxokoa
Alvaro Arri Pascual 49 urte eta 23 urte preso. Orain Albocasser- Castellón 539 km. Getxokoa
Aitor Cotano Sinde 34 urte eta 10 urte preso. Orain Puerto de Sta Maria- Cadiz 980 km. Getxokoa
Iñigo Gutierrez Carrillo 35 urte eta 10 urte preso. Orain Villena- Alicante 763 km. Getxokoa
Asier Borrero Toribio 34 urte eta 9 urte preso. Orain Mont de Marsan - Francia 260 km. Getxokoa
Urko Labeaga Garcia 47 urte eta 20 urte preso. Orain Villabona- Asturias 296 km. Sopelakoa
Sergio Polo Escobés 46 urte eta 19 urte preso. Orain Algeciras- Cadiz 1.075 km. Sopelakoa
Gorka Martinez Ahedo 48 urte eta 21 urte preso. Orain A Lama- Pontevedra 740 km. Urdulizekoa
Iñaki Bilbao Gaubeka 49 urte eta 20 urte preso. Orain Zuera -Zaragoza 350 km. Urdulizekoa
Patxi Marqués Zelaia 48 urte eta 20 urte preso. Orain Albocasser- Castellón 539 km. Berangokoa

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2018ko maiatza: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 24 Maiatza 2018 Argitaratua: Osteguna, 24 Maiatza 2018

Sopela azken ostirala

 

 

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Oraingo honetan ere, Herri Katalana pairatzen ari den errepresioa salatuko da eta Kataluniako preso politikoen kaleraketa eskatuko da.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ostiralean manifestazioa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Astelehena, 14 Maiatza 2018 Argitaratua: Astelehena, 14 Maiatza 2018

Sopela manifa

 

Aurten 20 urte bete dute kartzelan Uribe Kostako 3 presok: Berangoko Patxi Markez, Sopelako Urko Labeaga eta Urdulizko Iñaki Bilbao.

Hau dela eta, datorren ostiralean, maiatzak 18, eskualde mailako manifestazioa izango da Sopelan. Hitzordua 20:00etan da udaletxe plazan, Kalera ekimenak deiturik, eta herriko kaleak zeharkatuko dira “20 urte bahituta - etxera etortzeko garaia da!” goiburupean.

Honez gain, manifestazioa baino lehen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera umeentzako tailerrak eta bertso parrilla (bertsolariak, edaria, sahieskiak...) izango da guztiontzat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Urko Labeaga. 20 urte preso

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 17 Apirila 2018 Argitaratua: Asteartea, 17 Apirila 2018

Sopela Urko Labeaga

20 urte preso bete ditu egun hauetan Urko Labeaga sopeloztarrak; eta 20 urte hauetan dispertsioaren zoritxarreko eredua izan da bere bidea. 1998an atxilotu zuten eta geroztik hainbat kartzelatan izan da Euskal Herritik urrun: Martutene, Alcala Meco, Valdemoro, Soto del Real, Salamankako Topas, Asturiasko Villabona, Murtzian, berriro Villabona…

Hau dela eta, ostiral honetan, hilak 20, 18:30ean hitzaldia izango da Sopelako Herriko Tabernan Urkoren egoera legalaz eta EPPKren azken erabakia garatzeko aukerez aritzeko.

Hitzaldian parte hartuko dute Urkoren abokatuek: Iñako Goioagak eta Iñaki Zugadik.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu