2017ko abendua: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 29 Abendua 2017 Argitaratua: Ostirala, 29 Abendua 2017

Sopela etxeraHile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 29, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean. Bukatutakoan ez daudenen aldeko brindisia egingo da datorren urtean herrian egon daitezen.

Oraingo honetan hausnarketa egingo da 2017an gertatutakoaz eta hona hemen Etxerat Elkartearen hausnarketa hitzez hitz

Agur esaten diogu intentsitate handia izan duen urte honi. Hainbat aspektutan izandako intentsitatea, bereziki sufrimenduan islatua. Sara Majarenas eta 3 urte betetzekoa zituen bere alabaren ezbeharrak uzkurtu egin gintuen. Genero indarkeriaren biktimak izan ziren lehenik eta, ondoren, espetxe politikoa honen arduradunen irmokeria eta krudelkeriaren biktimak. Geroago, 20 urte baino gehiago salbuespen espetxe politikak ezarritako baldintza gogorrenetan iraun ondoren, Kepa del Hoyok bere bizia utzi zuen Badajozeko espetxean, familiarengandik ehunka kilometrotara. Belen Gonzalez euskal preso politikoak ere utzi gintuen, askatasun osoa lortu ez zuelarik gaixotasun luze baten erruz. Baita bere sorterritik eta familiatik milaka kilometrotara zendu zen Javier Perez de Nanclares iheslaria.

Urte luze honetan 51 euskal preso politiko itzuli dira euren etxeetara kondena oso-osorik beteta......

......Denak urrun dauden espetxetatik irten dira. 6 urte bete direnean ETAk bere ekintza armatuen amaiera iragarri zuela, adierazgarria da Euskal Preso Politikoen Kolektiboak sufritzen dituen espetxe politika honen salbuespen neurri guztiak aktibo jarraitzen dutela. Baita larri gaixo diren euskal presoak mantentzen dituzten salbuespen neurriak. Oier Gomezen muturreko egoerak bere askatasuna eragin baldin bazuen ere, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 22 euskal preso politikok espetxean jarraitzen dute beraien eritasuna aitzinatzen ari dela, beraien osasun eta bizitza eskubideak urratzen diren bitartean. Bestalde, Ibon Iparragirre Arrasateko osasun zentro batean ingresatzeko berriki hartutako erabakia iseka berri gisa hartu beharreko erabakia da, azken finean arriskuaren aurrean hartu daitezkeen neurriak saihestu egiten baitituzte. Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunok 9 ezbehar sufritu ditugu bisita eskubidea bermatu ahal izateko behartuak egitera gauden bidai amaigabeen erruz. Azken ezbeharra aste honetan bertan, ondorio larriak izan dituena, bi senide ospitaleratu behar izan dituztela.

Hala ere 2017ak urrats garrantzitsu asko utzi dizkigu. Erantzukizun eta duintasunez gobernu espainiar zein frantziarrak jarritako oztopo guztiak gainetik kenduarazteko konpromisoak ikusten ari gara, hain luze eta arantzatsua izaten ari den konponbide eta bakearen bidean. Apirilak 8 edo abenduak 9 bezalako data garrantzitsuek indarra jartzen dute gizarte zibilaren gain, prozesua aurrera egitean jarri duen erantzukizuna eta borondatea ageriko jarriz, nahiz eta estatuen partetik trabak eta blokeoak egon. Borondate eta erantzukizun bertsuarekin Kolektiboak bere eztabaida luzea amaitu eta erabaki garrantzitsuak plazaratu zituen egungo espetxe politikaren aitzakiak hustuaraziz. Etxerat Elkarteak eta beste hainbat eragilek espetxe politika krudel honen ondorio larri eta zentzugabekoa ezagutarazteko egindako lanak bere fruituak ematen ari da: Eusko Legebiltzarrean eta Nafar Parlamentuan, Euskal Herriko sindikatu guztien babesarekin, larri gaixo diren euskal presoen egoeren konponbidearen alde egindako deklarazioak. Baita euskal preso politikoek sufritzen duten urrunketa politikari amaiera emateko bidean inplikatzen ari diren eragile politikoak eta Europar Parlamentuaren gehiengo osoak urrunketaren aurka aurkeztutako Bergeron txostena ere aipatzekoak dira. Eta noski, ezin dugu aipatu gabe utzi Foro Sozialetik egiten ari den lan baliotsu eta ausartaz zein Irekik euskal preso politikoen gerturatzearen alde jasotako 80.000 sinadurak.

2017a urte bizia izan da. Borrokan eta sufrimenduan, aurrerapausoetan, akordioetan, erabakietan, garaipen txikietan. Urte berriari euskal gizartean eta bertako eragile konprometituengan dugun itxaropen eta konfiantza ukigabearekin ekin nahi diogu. Hainbeste maite ditugun senide eta lagun preso eta iheslariengan bista kendu gabe, lan egiten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu eurak itxaroten jarraitzen dugun bitartean.

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!

Bisitak: 278
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...