Ostiralean manifestazioa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Astelehena, 14 Maiatza 2018 Argitaratua: Astelehena, 14 Maiatza 2018

Sopela manifa

 

Aurten 20 urte bete dute kartzelan Uribe Kostako 3 presok: Berangoko Patxi Markez, Sopelako Urko Labeaga eta Urdulizko Iñaki Bilbao.

Hau dela eta, datorren ostiralean, maiatzak 18, eskualde mailako manifestazioa izango da Sopelan. Hitzordua 20:00etan da udaletxe plazan, Kalera ekimenak deiturik, eta herriko kaleak zeharkatuko dira “20 urte bahituta - etxera etortzeko garaia da!” goiburupean.

Honez gain, manifestazioa baino lehen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera umeentzako tailerrak eta bertso parrilla (bertsolariak, edaria, sahieskiak...) izango da guztiontzat.

Bisitak: 307
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu