Olga eta Txabi Basauriko espetxera lekualdatu dituzte

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 08 Abuztua 2018 Argitaratua: Azteazkena, 08 Abuztua 2018

Euskal Presoak etxeraOlga Sanz eta Txabi Moreno preso sopeloztarrei hirugarren gradua eman diete eta Villabonako espetxetik (Asturias) Basauriko kartzelara lekualdatu dituzte. Olga eta Txabi (EPPK) Euskal Preso Politikoen Kolektibotik aldenduta zeuden eta Bilbon atxilotu zituzten 1998an. Hortaz, hogei urte inguru eman dute espetxean ETAren Bizkaia komandoko kide izatea egotzita. Atxilotuak izan zirenetik hainbat espetxetan izan dira: Alkala, Soto, Zuera, Picassent, Villavona, Aranjuez eta berriro Villabonakoan.

Sergio Polo eta Urko Labeaga oraindik preso

Une honetan beste bi euskal preso sopeloztar daude, Sergio Polo eta Urko Labeaga. Sergio Polo Algecirasen dago une honetan eta beti egon da Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alkala (Madriden); Texeiro (Galizian); Picassent (Alacanten), eta azken biak, Cordoba eta Algeciras (Andaluzian).

Urko Labeaga Asturiaseko Villavona kartzelan dago. 1998an atxilotu zuten eta geroztik hainbat kartzelatan izan da: Martutene, Alcala Meco, Valdemoro, Soto del Real, Salamankako Topas, Asturiasko Villabona, Murtzian, berriro Villabona…

Orain dela gutxi, beste bi sopeloztar, Luis eta Rakel, herrira itzuli ziren 26 urte pasa ondoren, beraz, “Euskal Presoak etxera” aldarria, inoiz baino ozenagoa mantentzen da. Rakel eta Luis Sopelan, bi gutxiago

Bisitak: 189
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu