Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
ASTE ON
Irlandatik Amalurrari buruz
Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:
"Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku" lelopean, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak, eraldaketa sozialaren aldeko manifestazioa burutuko dute Otsailaren 11an Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako hiriburuetan.
"Mundu mailako krisi sistemiko baten aurrean gaude. Ongizate sistema, elikadura, ingurumena, bizitza baldintzak eta giza eskubideen urraketa eta xahutzea herrialde desberdinetan etengabe ematen ari da. Europan eta Euskal Herrian eraikuntza eta ekonomia espekulatiboaren inguruan sortutako burbuilak eztanda egin du eta jada hiru urte luze pasatu dira egoera berriari buelta eman ezinik. Eta nola ez, guzti hau, naturaren errekurtso mugak kontutan izan gabe garatu da.
Errealitate gordin honek alternatiba berri baten eskaintza ere eskatzen du. Burujabetza politikoa eta ekonomikoa oinarri izango duena, eta eredu berri baterantz bidea markatuko duena. Eta burujabetza ekonomikoa nahi eta behar dugu eredu sozial eta alternatibo bat eraikitzeko:
- Herri bezala dugun eskubidea eta ardura delako, eta elkartasuna bermatzeko, ekimen ekonomikoa ere eskuratu behar delako. - Benetako demokrazian oinarritutako bestelako eredua sortzen hasteko. - Urteetako lan eta borrokaren ondorioz eskuratutako eskubide eta zerbitzu sozialak bermatzeko eta areagotzeko. Hezkuntza, osasungintza eta etxebizitza eskubideak bermatzeko - Garapen ekonomiko soila baino, garapen soziala egi bihurtzeko eta naturarekiko errespetuan oinarrituko den ekonomia bultzatzeko. - Langileen eskubideak bermatzeko eta ondasun eta lanaren banaketa eragingo duten politika fiskal, laboral eta publikoak bermatzeko. - Emakumeen eskubideen errespetua. - Funtsean, ezkerretik eraikitako Euskal Herria sortzeko, pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasunean.
Norabide orokor horren baitan eta helburu horiei begira deialdia luzatu nahi diegu herritarrei eta eragileei kalera ateratzeko. Hartzen ari diren neurri guztiei aski da esateko eta burujabetza politiko eta ekonomikoan oinarritutako bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat aldarrikatzeko. Eredu sozioekonomiko alternatiboaren beharra Euskal Herrian eta nazioartean, premiazkoa da, eta bide horri helduko diogu tinko, berau gauzatzeko, errealitate bilakatzeko."
Txus Martin preso basauritarra oso egoera delikatuan dago. Preso hau gaixotasun mentala oso larria dauka eta Frantziako presondegi batetan bere buruaz beste egitearaino heldu zen. Bertan oso egoera gogorra pairatu behar izan zuen. Isolamenduan hilabeteak eta hilabeteak egon ondoren orain pairatzen duen gaixotasunaren lehenengo sintomak azalarazi zituen bere senideen alarma guztiak pizten.
Txus Espainiara ekarri zutenean bere egoera ez zen hobetu eta gaur da eguna bere askatasuna onartzeko urratsik ez dutela eman. Duela gutxi Basauriko espetxera ekarri zuten eta bertan aste gutxi batzuk egon eta gero Langraitzeko espetxera beste traslado bat pairatu behar izan zuen.
Txus eta gaixorik dauden preso politiko guztiak askatzeko mobilizazioak eta agerraldia burutu dira. Pasa den larunbatean Basauriko espetxearen aurrean manifestazioa burutu zuten. Datorren larunbatean, 26an, Basauriko Arizgoiti plazan manifestazioa deitu dute eta Bizkaia osotik bertaratzeko deia egin dute. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da.
Sopelan azken ostirala
25ean azaroaren azken ostirala da eta herriz herri elkarretaratzeak burutuko dira presoen eskubideak aldarrikatzeko. Bilkura hauetan gaixorik dauden presoen askatasuna lehenetsiko dute.
Sopelako plazan arratsaldeko 20:00etan bilkura egongo da eta bertan parte hartzeko deia egin dute.
Euskal Herriko dautak ezagututa UPN-PP lehenengo indarra bezala agertzen da, Geroa Bai aukerak bultzatu duen sakabanaketari esker. Hala eta guztiz ere, eremu abertzalean AMAIUR aukera bozkatuena da eta gainera 7 jesarleku lortu ditu Hego Euskal Herriko herrialde guztietan.
Araban lehenengo aldiz diputatu bat lortu du. Bizkaian 2 jesarleku lortu ditu eta Gipuzkoan aldiz lehenengo indarra izatea lortu du eta 3 jesarleku eskuratu ditu. Beraz, historian lehenengo aldiz, ezkerreko independentistek Hego Euskal Herriko ordezkaritza integrala lortu dute Madrilera Euskal Herriko autodeterminazioaren aldeko mezua helarazteko eta ezkerreko idealak eta baloren alde lan egiteko.
Hona hemen GARA eta BERRIA egunkariek datuekin egin dituzten koadroak eta proiekzioak.
Larunbatean Belodromoak azken zazpi urte hauetan ezagutu ez zuen betekadaren ostean AMAIUR indar berrituta atera da. 15.000 pertsona inguru Anoetako Belodromora hurbildu ziren eta erabat bete zuten. Bertan bizi izan zena sentimendu politiko sakon bat izan zen. Belaunaldi ezberdineko jende piloak argi utzi zuen une historiko batetan bizi garela. Indarra eta ilusioa toki guztietatik nabaritzen ziren eta inkestetan agertzen ari diren emaitzak Belodromoan herria bihurtu ziren.
Bertan orain arte sakabanatuta egon diren alderdi independentista bateratuta agertu ziren eta haiekin batera milaka herritarrak ere bai. Gazteen saioa indarrez beteta egon bazen ere, Euskal Herri osotik agertu ziren hautetsien txanda ez zen makalagoa izan. Amaitzeko Maite Aristegik eta Iñaki Antiguedadek Belodromoko bihotzak taupada bizian jarri zituzten eta amaiera itzela izan zen. Preso politikoak etxera ahalik eta lasterren ekartzeko konpromiso berritua ekitaldi osoan zehar erabat presente egon zen.
Ostiralean AMAIURrek mitina burutu du Sopelakoplazan. Bertan Jon Argintzona eta Onintze Enbeita hautagaiek hitza hartu dute eta datorren azaroaren 20an botuaren beharraz aritu dira. Plazan jende ugari bildu da eta Sopelako Alkatea den Saioa Villanuevak aurkezpena egin eta gero bi hizlariek hitza hartu dute. Hona hemen mitinan egindako interbentzioen laburpena.
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.
Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.