BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
ASTE ON
| Irlandatik Amalurrari buruz |
Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz, zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak: |
| Gehiago irakurri... |
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Un año de cárcel para el agresor del alcalde de Etxarri-Aranatz
- Urkullu acusa a la izquierda abertzale de 'victimismo» y dice que 'ya son legales»
- La plataforma besteBi da cuenta de otra persona sin hogar fallecida en Bilbo
- Txelui Moreno: 'Sorprende que Barcina celebre una conquista a sangre y fuego»
- El frío dispara el consumo de gas natural a un récord histórico y los accidentes...
Berria
- Fiskaltzak 23 urte eskatu ditu Makazaga eta Jauregirentzat
- AHTaren alde egin dute aho batez agintari eta eragileek
- Haur pornografia edukitzea egotzita, lau lagun atxilo
- Lau sentsibilitate politiko nagusiak bilduko dituen akordio bat nahi du Urkulluk
- Metroko sindikatuen arabera, %85ek egin dute lanuztea
| Uribe Kosta Butroe Biotopo babestua sortzeko eskaera |
|
|
|
| 2010/05/21 | |||
Aste honetan Bizkaiko talde ekologistek eta naturzaleek Butroe ibaiaren estuarioaren aberastasunaren kontserbazioa ziurtatzen duten baldintzak sortzea eskatu diete administrazio publikoei. Hona hemen horretarako aurkeztu duten txostena eta Ekologistak Martxan elkartearen webgunean agertzen diren adierazpenak: Euskal Herriko legeriaren arabera Biotopo Babestua balorazio berezia merezi duen naturgunea da, babestua izateko sortua. Uribe Kosta eskualdea balioetsi eta babestu beharreko eremua da, ingurumen, zientzia, historia eta kultura balio handikoa. Uribe Kosta Butroe maila ertaineko eraldaketa antropikoa duen eremua da, oraindik ere gordetzen dituen natura balio horiexengatik azken urteotan giza presio handiagoa jasan duena. Horrela, kostaldeko hainbat hirigunetan, Plentzian eta Gorlizen kasu, populazioa biziki handitzen da udako hilabeteetan, eta horrekin batera zerbitzu beharrak ere (bizitetxe, aparkaleku, kiroldegi, merkatalgune, garraiobideenak...). Uribe Kosta Butroe “belaunaldi berriko bizitegi area” horietako bat da, Bilbo Metropolitarretik eta honen lantegi eremutik gertu egoteagatik eta ingurumenaren egoera hobeak ematen dion bizi kalitate hobeagatik. Beraz, hiriburuaren biztanle askok Mungia, Plentzia, Urduliz, Lemoiz, Gorliz...bezalako lekuetan hartu du egoitza. Euskal Herri osoko itsasertzeko ingurumena arrisku larrian dagopresio demografiko honen ondorioz. Uribe Kosta Butroek maila handiko natur balio ukaezinak ditu, gorde eta lehengoratu beharrekoak. Butroe ibaiaren estuarioa da, zalantzarik gabe, ingurumen kalitate bereziko eremu honen ardatz nagusia. Estuarioei balio aparta aitortzen zaie esklusibitate handiko espezie askoren kokagune eta produktibitate handiko ekosistemak izateagatik (Europar Batasuneko intereseko 13.2 habitat Habitaten Zuzentarauan 92/43/CEE), bertan era eraginkorrean lotzen baitira hiru ingurune hauek: ibaitarra, itsastarra eta lehortarra. Hegazti espezie negutar eta migratzaile askok hartzen dute babesa eta elikadura bertan, balio ekologiko eta ekonomiko handiko arrain espezie askorenugalketa leku berean. Bestalde, estuarioek habitat aniztasun handia eta bere-berezkoa dute, haien artean marearteko lohi edo hondarrezko lautadak, bigarren mailako ur geldiagoko kanalak eta padurak (11.25, 14, 15.11, 15.12, 15.16, Habitats zuzentarauan). Estuario honi zenbait ikerketak ematen diote goiko mailako balioa, Txingudikoaren parekoa, Urdaibaik soilik gainditzen duena (EAEren Hezeguneen Lurralde Arloko Plana). Butroeren balio nagusia naturaltasun maila altua da, ibilbide ia osoan hirigintza jarduera itzulezinik gabe bere morfologia gorde baitu haren ibilguak, Txipio eta Ostrada bezalako padurekin eta marearteko gune zabalekin. Gainera, haren birsorkuntza gaitasun handia, Isuskiza bezalako padura guneetan agerikoa, hobetu daiteke leku askotan mareari bere dinamika berreskuratzen utziz eta orain silbikulturari edo utzikeriari emanak diren ibai bazterretan segida ekologikoari bide emanez. Butroe ibaiaren estuarioarekin batera balio bikain gehiago dago eskualde honetan: Barrika eta Gorliz-Armintzako itsas labarrak etauhartea,-Billano - (18.21 Habitats Zuzentarauan), Barrikakoa bezalako itsasertzeko txilardiak (64.1, 31.11 eta 31.234, Zuzentarauan), badia eta hondartzak,-Astondo, Gorliz-Plentziako badia-hondartzak eta Barrikako kalak- ( 21, Zuzentarauan), duna sistemak,-Astondoko duna zementatu eta higikorrak, Barrikako duna altxatuak eta Gorlizko duna antropizatuak-,(16.212 eta 16.29, Zuzentarauan), artadi kantauriarra, hedapen potentzial handikoa,-garapen handiago edo gutxiagoko guneak Gorlizen-, (45.3, Zuzentarauan), harizti azidofiloa, barnealdean potentziala eta orain oso degradatua (41.51, Zuzentarauan), zuhaitz bakarrak,- Gorlizko artea, Barrikako hariztia eta Lemoizko artelatz-basoa-, Butroe ibai sistema,ibai haltzadia(44.3, lehentasunezkoa Zuzentarauan), singulartasun geologiko handiko areak, etc. Honek guztiak kalitate handiko paisaia ederra osatzen du, mendi erliebea itsasertzak eta itsas giroa elkartzen dituena. Halaber, gogoratu behar dugu eskualde honen historia luzea, Kurtzioko aztarnategian lehenengo zantzuak utzi zituena, Bilbo sortu aurreko herri egonkorrak finkatu zituena eta Erdi Aroan (Muxik-Butroe leinua) untzigintza eta nabigazioaren bidez garrantzi berezia izan zuena.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |






Aste honetan Bizkaiko talde ekologistek eta naturzaleek Butroe ibaiaren estuarioaren aberastasunaren kontserbazioa ziurtatzen duten baldintzak sortzea eskatu diete administrazio publikoei. Hona hemen horretarako aurkeztu duten 


