Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
ASTE ON
Irlandatik Amalurrari buruz
Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:
Azken ostirala izan da eta berriro ere 60 auzokide udaletxeko plazan elkartu dira. Sopelako Herri Bilguneak deituta euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena zabaldu dute. Hilabete honetan Sopelako surferoek lekukoa hartu dute eta haien ekarpena egin dute. Itsasoruntz ekimenak plazan egon dira. Surf taulak eraman dituzte eta taulen gainean presoen aldeko ikurra ipini dute. Presoen alde herri mugimendu zabala antolatzeko deia egin dute.
Gaur eguerdian Sopelako erdigunetik manifestazioa burutu dute Iontxu Etxegarai gazte Sopeloztarrarekin alkartasuna adierazteko eta jazarpen errepresiboa bertan behera gera dadin eskatuz. Sopelako Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta 200 lagun inguru kaleetatik ibili dira aldarrikapen hauek eginez. Hasi baino lehenago Ertzaintzaren furgonetak herritik ibili dira eta manifestazioa hasi baino hamar minutu lehenago deitzaileengana hurbildu dira manifestazioaren mugak zeintzuk ziren "gogorarazteko". Presoen argazkiak ez ateratzeko agindua eman dute eta horretaz gain manifestazioaren leloak baimenean azaldutakoak izan behar zirela agindu dute.
Manifestazioa problemarik gabe burutu dute eta amaieran Sahararen aldeko NUYUM elkarteko kide batek eta Sopelako Gazte Asanbladako beste batek adostutako komunikatua irakurri dute. Iontxuren askatasuna eta absoluzioa eskatu dute bide errepresiboak betiko alboratzeko aldarrikapena eginez.
Sopelako Ezker Abertzaleak , Gernikako Akordioaren sinatzaileekin batera, gazte sopeloztar baten aurka eman den eraso judiziala salatu du. Horretarako domekan antolatu den mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu du.
Gaur eguerdian Sopelan Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek (Ezker Abertzalea, EA, Alternatiba, Berdeak, Aralar) eta beste hamaika kolektiboren ordezkariek Udaletxeko Plazan agerraldia egin dute bere auzokidea den Ion Etxegarairi elkartasuna adierazteko. Bertan elkartu direnen izenean Zukuk eta Sopelako alkatea den Saioa Villanuevak idazki bat irakurri dute. Bertan adierazi dutenez ebazpen honen bitartez, "Audientzia Nazionalak, beste urrats bat eman du Euskal Herrian zabaltzen ari den gatazkari irtenbideak bilatzearen aldeko bideari ateak itxi nahian".
Gainera "Ioni ezarritako zigor honek ez du inolako justifikaziorik eta ez dator bat garai berri hauetan gizartearen gehiengoak aldarrikatzen duen gatazka elikatzen duten jokaerak desagertu beharraren aldarriarekin" nabarmendu dute. Amaitzeko Gernikako Akordioaren sinatzaileek Etxegarairi euren babes osoa eskaini diote. "Era berean adierazi nahi dugu benetako konponbide demokratiko baten alde ari garen eragileok euskal herritarren kontrako eraso hauen aurrean erantzun bateratu bat ematearen beharra dugula" azpimarratu dute.
Hori dela eta datorren urtarrilaren 22rako, domeka, eguerdiko 13etatik hasita manifestazio baterako deia egin dute. "Alderdi politiko guztiei eskatzen diegu une honek exijitzen duen ausardia politikoa erakus dezaten" eskaera egin dute. Gogoan izan behar dugu Sopelako Udalean BILDUk mozio bat aurkeztu zuela ebazpen judizial honen aurka eta PNVk PPrekin eta PSE-EErekin bat egin zuela EZ bozlaketzeko eta beraz Sopelako auzokide honi babesa ukatzeko.
Gaur egun berezia zen eta Sopelako Udal Gobernu Taldeak presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapena duen ikurra Udaletxeko balkoian jarri zuen. Aurreko legealdietan Presoak Euskal Herrira ekartzeko ebazpena hartuta dago eta gaurko egunean hori gogorarazteko ikurra ipini zuten. Ia PNVkoek egunero egon dadin ebazpen berri bat laster babesten duten.
Egun historikoa zela jende guztiaren buruan zegoen eta arratsaldeko manifestazioak ederki baieztatu zuen. Bilboko kaleetan inoiz ez bezala jende andana bildu zen Euskal Preso Politikoen eskubideen alde. Han egon ziren alderdi ezberdinetako pertsonak. Manifestaziora joateko deitu zuten alderdienak eta ez joateko ahalegin guztiak, mehatxuak barne, egin zituzten partiduen oinarrietako militante batzuk ere bertan egon ziren presoen eskubideen aldeko jendartea oso zabala da eta. Gazteak eta zaharrak, bikote berriak eta seme alabak dituztenak ere. Preso ohiak eta presorik gabeko Euskal Herrian bizitzea nahi duten guztiek ez zuten kalerik egin.
Herri oso bat Bilbo kolapsatu zuen eta aldarrikapen ozena eta argia aireratu zuen: Presoak etxera etortzeko ordua da! Euskal Herria aro berri baten atarian dago eta aro berri horretan ez dago lekurik euskal jendartearik preso edota ihesean egon dadin. Hori da herri honen gehiengoak Bilboko kaleetan aldarrikatu duena. Hori da egunez egun, denok batera eta herriz herri bilgune herritarrak osatuz lortu behar duguna.
Espetxetan dauden euskaldunek aurpegian irribarre handi bat daramate irabaziko dugula badakitelako.
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.
Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.