BIDEO
Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.
ASTE ON
| Hamaika ikusteko jaioak gara! |
Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez, nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau. Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere. Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez: |
| Gehiago irakurri... |
EGUTEGIA
- Umeentzako filma Kurtzion
2012/05/20 (17:30) - Puzgarriak plazan eta fanfarria herritik
2012/05/25 (17:30) - Antzerkia Kurtzion
2012/05/26 (20:30) - Formakuntza ikastaroa Plaza Beltzan
2012/05/29 (17:00)
INKESTA
Gara
- Incendio sin heridos en una vivienda de Errotaburu
- La Diputación de Gipuzkoa presenta sus proyectos estratégicos
- Hondakinak erraustearen aurka, mosaiko erraldoia osatuko dute Saguesen
- D3Mko eta Askatasunako auzipetuek diote absoluzioa dela epai onargarri bakarra
- Polloe acoge la segunda exhumación por un caso de bebé robado en cinco meses
Berria
| Otsailaren azken ostiralean preso gaixoen egoera nabarmenduko dute |
|
|
|
| 2012/02/19 | |||
![]() Otsailaren 24an, presoen eskubideen aldeko azken ostiralean, Euskal Herri osoan preso gaixoen egoera nabarmenduko dute. Euskal Herri osotik "Herrira" mugimenduak martxan ipini ditu anbulantzia berezi ezberdinak. Anbulantzia hauek herri eta auzo guztietatik ibiliko dira preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko. "Herrira" mugimenduak otsailaren 24an, eguerdiko 12etan, Â Euskal Herriko ospital ezberdinen aurrean elkarretaratzeak deitu ditu. Bilbon Basurtuko ospitalaren aurrean eguerdiko 12:00etan burutuko dute. Arratsaldez herri guztietan bilkura jendetsuak egongo dira. Sopelan arratsaldeko 20:00etan burutuko dute. Hau da "Herrira" mugimendua anbulantzien kanpaina azaltzeko zabaldu duen komunikatua. Â Egunon, guztioi Herrira Mugimenduak burutu asmo duen kanpaina bat aurkeztea da gaurko agerraldiaren xedea. Herrira Mugimendua aurkeztu genuenean azaldu genuen bezala, muturreko espetxe egoerak gainditzea izango da gure jardueraren lehentasuna. Eta horrek, bete-betean, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoez hitz egitera garamatza.
Gaur aurkezten dugun kanpaina honen elementu nagusia hemen duzuen anbulantzia hau izango da. Bere bitartez, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen egoeraz ohartarazten saiatuko gara. Azken asteotan izandako gertaera larriak horrela eskatzen digute, egoeraren larritasunaz ohartaraztea hain zuzen ere. Hor dugu Txus Martinen adibidea, Jose Mari Perezena edo egoera larrian dauden lau preso politiko nafarrena. Espetxeetan egoera larriak bizi dituzte. Ez dugu guk esaten, informe medikuek esaten dute. Asko adinean aurrera doazen presoak dira, jada 15, 20 edo 25 urteko espetxe zigorrak bete dituztenak, kondena betea izanagatik oraindik preso mantentzen dituztenak. Kasu gehienetan etxetik ehunaka kilometrotara sakabanatuak daude, isolamendu egoeran, osasun asistentzia kaxkarrarekin, elikadura desegokiarekin. Bada garaia espetxe politika anker hau aldatzeko gobernuek urratsak eman ditzaten, besteak beste gaixotasun larriak dituzten presoak askatuz. Azken finean euskal preso politikoen giza eskubideez ari gara, herritar guztiei dagozkien giza eskubideez. Eskubide hauek urratzen jarraitzeak ondorio atzeraezinak izan ditzake. Hau izango da anbulantzia honekin zabaldu nahi dugun mezua. Anbulantzia hau Nafarroatik abiatuko da aurrena, Euskal Herriko txoko ezberdinetara iristeko. Zenbait datu: Anbulantziak goiz eta arratsalde egongo dira martxan, Nafarroan ibiliko dira lehen asteotan eta ekimena Euskal Herrira zabalduko da ondoren.  Herritar boluntarioak ibiliko dira anbulantzien gidari lanetan.  Anbulantziaren bisitak herrietako mobilizazio eta propaganda lanarekin uztartuko dira.  Edonork martxan jarri lezake antzeko anbulantzia bat. Horretarako diseinuak www.herrira.org helbidean egongo dira.  Anbulantzia hauek Euskal Herrian bueltaka ibiliko dira gaixotasun larriak dituzten presoak askatu arte. Honekin batera, otsaileko azken ostiralean burutuko ditugun mobilizazioetako deialdia zabaldu nahi dugu. Goizez lau ospitaleen aurrean egingo ditugu mobilizazioak, eta arratsaldean herri eta auzo guztietan. Mobilizazio hauen bidez gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko aldarrikatuko dugu: Bilbon, 12:0etan Basurton  Donostian, 12:00etan Ospitalean  Iruñean, 12:00etan Virgen del Caminon  Gasteizen, 12:00etan Santiagon Milesker guztioi eta ondo izan.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |










