Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Maiatza 2013 Ekaina 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 
Sopelako herri bilguneak Presoen aldeko azken ostiralean parte hartzeko deia egin du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/05/24

azken ostirala maiatza

HERRIRA mugimenduak Sopelan duen herri bilguneak deia egin du bihar presoen aldeko azken ostiralean parte hartzeko. Oraingo honetan pilotalekuaren aurrean egingo dute, Athleticen futbol partiduaren inguruan antolatu diren ekimenak direla medio udaletxeko plaza beteta egongo delako.

Hau da deialdia egiteko zabaldu duten mezua:

Giza eskubideen errespetua, Euskal Presoak Euskal Herrira!

Ezer baino lehen, ostiralero bezala espetxeetarako bidaiari ekin dioten ehunaka senide eta laguni besarkada sentikor bat helarazi nahi diegu hemendik. Autobusez, trenez, autoz eta hegazkinez, asteko egun libreak probestuz, kilometroak atzean utzi eta preso denarekin ordubetetxo bat emateko bidaia luzeak egitera behartzen gaitu sakabanaketak oraindik orain.

Ondo iritsi gara. Kontuz ibili bueltan. Lasai etorri. Kasu eguraldiarekin. Muxu bat gure partez. Zer moduz aurkitu duzue? Antzeko sms-ak eta telefono deiak gurutzatuko dira asteburu honetan ere, eta sakabanaketaren ankerkeriari kementsu eta irribarrez aurre egiten saiatuko gara, askotan erraza ez izan arren.
 
Espetxe politika minaren sortzaile baino ez da, eta sufrimendu oro gainditzeko urratsak ematen ari garen uneotan espetxe politika honek eragiten duen mina noiz amaituko zain gaude herritar asko Euskal Herrian.
 
Giza eskubideen errespetuari zor zaizkion neurriak dira gaixoak askatzea, bizi osorako espetxe zigorrari amaiera ematea eta presoak Euskal Herrira ekartzea. Ondoren, bake eta konponbide egoeran sakontzeko beharrezkoa izango da giltzapean edo ihesean dauden herritarren egoerari konponbide egoki bat ematea. Bake eta konponbide egoera ez baita ulergarria herritarrak espetxean eta deserrian egotearekin.


Baina Madrileko eta Pariseko agintariek dituzte espetxeetako giltzak, eta gaur gaurkoz giltza hauek ondo gordeak dituzte batzuek nahiz besteek. Giltza hauek espetxeetako ateak irekitzeko erabili ditzaten bultzatu behar ditugu. Asko gara presoen eskubideen aldeko mezuari lotu gatzaizkionak, baina babes hau zabaltzea eta kalean erakustea beharrezkoa izango da agintariek jarrera alda dezaten.
 
Denok elkartu eta ekimen berriak antolatuz emango ditugu pauso txikiak. Eta pauso txiki askoren baturak osatuko du denak herrira ekarriko dituen urrats handia.
 
Milesker guztioi


Sopelako herri bilgunea

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net