BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
ASTE ON
| … eta sindikatuak zer? |
Espainiako gobernuak, PPren eskutik, onartu berri du lan erreforma, eta egun hauetan bolo-bolo dabil egunkari, komunikabide eta guztion ahotan. Oraingoan ere, hamaikagarrenez, herritarrok mendeetan eta borrokaz borroka lortutako lan baldintzak, lan eskubideak, bizi kalitatea... murriztu dira, murriztu dizkigute. Eraso basati honi erantzun behar zaio, eta azken bolada honetan hainbat manifestazio, lanuzte, agerraldi, elkarretaratze antolatu dira: ondo, erantzun behar da gogor... eta testuinguru honetan, batzuetan ozen, beste batzuetan ahopean, sindikatuen papera eta egin beharreko lanari buruzko kezka eta zalantzak aipatzen dira. Honi heldu nahi diot. |
| Gehiago irakurri... |
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- La Ertzaintza rescata a un esquiador accidentado en el monte Uzkuiti
- Daños materiales por incendios en Balmaseda y Lekeitio
- Derogan una ley que permitía filtrar a los abogados vascos
- 'Invertir en I+D es la única salida para no quedarnos obsoletos»
- Herrira solicita la libertad de los presos políticos enfermos para 'afianzar la paz»
Berria
| Iñaki Aurrekoetxea "Sope" gogoan... |
|
|
|
| 2010/01/24 | |||
|
Duela 15 urte, gaurko egunean, 1996ko urtarrilaren 24an hain zuzen, hil zen Iñaki Aurrekoetxea “Sope” euskal errefuxiatu sopeloztarra bihotzekoak jota. Horrela jaso zuen albistea Egunkariak 1996ko urtarrilaren 25eko edizioan:
Iñaki Aurrekoetxea euskal errefuxiatua zendu da Baionan (Egunkaria 1996.01.25) IÑAKI AURREKOETXEA euskal errefuxiatu sopelarra bihotzekoak jota zendu zen atzo 38 urte zituela. 1979tik Ipar Euskal Herrian bizi zen, eta gaur egun paperik gabe Baionan zuen egoitza. Joan den abenduan osasun arazoak zituela erietxera eraman zuten, atzo zendu arte. Errefuxiatu eta Presoen Sustengu Komiteak, Gureak eta Senideak elkarteek elkartasuna adierazi diete euskal errefuxiatuen kolektiboari, eta bereziki Aurrekoetxearen familiari. “Iñaki Aurrekoetxearn heriotza ez da kasu aislatua, mundu osoan dauden euskal errefuxiatuek bizi duten idefentsio egoeraren ondorio zuzena baizik” adierazi dute. HBk ere dolua eta elkartasuna agertzeaz gain, nabarmendu du Iñaaki Aurrekoetxearen bizitza eta militantzia gure herriaren borroka eta tinkotasunaren sinbolo eta eredu” izan direla. HBren ustez, omenezko ekitaldiek balio behar dute “independentziaren aldeko borrokarekiko konpromisoa” berpizteko. Iñaki Aurrekoetxearen omenez, gaur Sopelan mobilizazio bat izango da arratsaldeko 8etan. Ostiral arratsaldeko 7.30etan, herri omenaldi bat egin da Baionan. Larunbatean Sopelan egingo zaio beste omenaldi bat.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |









