Bannerra

BIDEO


Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.

ASTE ON

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

INKESTA

Nola baloratzen duzue Sopelako Udal Kultur agenda?, alegia hilero udalaren Kultur Sailak antolatzen dituen ekitaldiez, antzerkiez, pelikulez, umeentzako saioez zer balorazioa egiten duzue?
 
Gabi Basañez atxilotu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/09/28

gabiGaur goizaldean Gabi Basañez, beste sei herritarekin batera, atxilotu dute. Atxilotutako guztiak Askapena erakunde internazionalistaren kideak dira eta guztiei ETAren nazioarteko aparatuaren kideak izatea leporatzen diete.

Gabi Sopelan oso ezaguna da eta Sopelarekin lotura handia du. Herrian euskalgintzaren arloan lan handia egin du eta ikastolako aita ere bada. Sopelako Ezker Abertzaleak atxiloketa hau gogor salatu du eta gaur iluntzean Algortan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

Atxiloketa hauen aurrean Ezker Abertzaleak "arduraz erantzuteko" deia egin du.

Askapena erakunde internazionalistak "herrien arteko elkartasuna kriminalizatu nahi dutela" adierazi du. Haien kideen atxiloketa "bahiketa bat izan dela" baieztatu du.

Komite Internazionalistak erakundeak, Askapenako kideen atxiloketak salatu ditu eta haien askatasuna eskatu du.

Gabi Basañezek Sopela.net agerkariaren kolaboratzailea da eta Sopela aste on! atalean bere ekarpenak eta gogoetak zabaldu ditu. Hemendik ere bere askatasuna eskatzen dugu. Gabi Etxera!

 

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net