Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
GURE ESKU DAGO! herri dinamika babesteko 20 euskal musikari ezagunek egin duten abestiaren bideo muntaia. Ederra benetan!
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
AITXU!ren 6. KANTALDIRAKO BIDEOA. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Larrabasterrako plazan eta gero 21:30etatik aurrera Herri Afaria eta KANTALDIA Urkoko polikiroldegian. Anima zaitezte ondo pasatzen eta Sopela euskalduntzen!
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.
Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468
Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Warning: ./cache/62717c83edce6edf41f26650b3a11afc.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
Warning: ./cache/3c5fa9f6de9f3c2a63f235c1b8bacefb.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
2010.urtean LAU egunetik BEHIN herritar bat TORTURATU zuten poliziek
Hona hemen eskuorria:
1981. urtea zen Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra atxilotu eta 9 egunez gogor torturatua izan zenean. Komisariako infernua atzean utzi zuen 9 egun inkomunikaturik igaro eta gero, baina Carabanchelgo espetxeko ospitalean sartu behar izan zuten benetan egoera tamalgarrian. Bere gorputza ubelduraz eta erreduraz josita zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailak 13 hartako bere hitzek ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. Oso latza izan da esan eta heriotzaren marra igaro zuen.
Saioa Agirre euskal preso politikoa eta Sopelako Zipìriñe eskolako irakaslea libre geratuko da 30.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Saioa pasa den urteko apirilean atxilotu zuten. Sarekada horretan Guardia Zibilak preso politikoen abokatuak eta senideak atxilotu zituzten. Batzuk libre geratu ziren epailetik pasatu gabe eta Saioa espetxeratu zuten. Saioa bost egunez inkomunikatuta egon zen eta Guardia Zibilaren eskutik pasa ondoren torturak eta eraso sexualak salatu zituen.
Saioa atxilotzeko Guardia Zibila Zipiriñe eskolara joan zen eta klase ordutegian eskola barrura sartu zen izugarrizko izua eta urduritasuna sortarazten. Atxiloketa hau salatzeko bai Zipiriñeko komunitateak eta baita Udalak ere idazkiak zabaldu zituzten.
Gaur arratsaldez Sopelako Udaletxeko plazan azken ostiraleko elkarretaratzea burutu dute. Hilero legez, urtarrileko azken ostirala honetan ere, 60 lagunek presoen eskubideen aldeko ekimena burutu dute. Bertan presoen senideekin batera, Sopelako auzokideek bat egin dute "euskal preso eta iheslariak etxera. Eskubide guztiekin egin dezagun bidea" leloa zeraman pankartaren atzean. Elkarretaratzea inolako arazorik gabe burutu dute.
Azken polizia sarekada salatzeko Sopelan Gernikako Akordia babestu duten eragileek gaur eguerdian elkarretaratzea burutu dute. Bertan bildutakoek azken eraso hau abian jarri den prozesu demokratikoaren aurkako probokazioa hau saltzeaz gain aurrera egiteko konpromisoa berretsi dute. Plazan 50 lagun inguru bildu dira.
Bilkuraren amaieran, datorren astezkenean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko 20:00etan Sopelako Udal bilkuran Gernikako Akordioa babesteko mozioa aurkeztuko dutela iragarri dute eta bertaratzeko gonbidapena luzatu dute.
Atzo Irunean milaka lagun elkartu ziren sabotai instituzional honen aurrean apustu politiko berriarekin determinazio osarekin bat egiteko. GARA egunkariak isladatzen duenez bildutako herritarrek Gernikako Akordioaren azalak erakutsi zituzten eta atxilotuek pairatu dituzten torturak ere salatu zituzten. Grande Marlaskak atxilotutako guztiak espetxera bidali ditu.
Gernikako Akordioa Sopelan sinatu eta babestu duten eragileek, Nafarroan eta Araban azken polizia operazioan burututako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute. Ekimena datorren igandea 23an, Udaletxeko Plazan eta eguerdiko 13:00etan izango da.
Ekimen honekin, Sopelako eragileek bat egiten dute maila nazionalean Gernikako Akordioak bultzatu duen salaketa eta mobilizazio dinamikarekin. Egun horretan gainera, Sopelako erdigunetik Akordioaren inguruko orria banatuko dute Sopelako auzokideei ezagutarazteko.
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.
Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.