Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97 Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/include/minical.inc.php on line 409
Abuztua 2012 Iraila 2012 Urria 2012
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 
Anti-errepresiboa
Sopelako Udal Osoko Bilkura Parot doktrinaren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2013/03/04

                   

Sopelako udalak 197/2006 doktrina (Parot doktrina) aplikatu zaien euskal preso guztiak berehala aske uzteko eskatu du otsailaren 28ko ohiko udalbatzan. Bildu  koalizioak  aurkeztu zuen proposamena,  eta  aldeko  hamalau  boto  jaso  zituen:  BILDUren zazpiak eta PNVren beste zazpiak. PPko zinegotzi bakarrak aurka bozkatu zuen eta PSOEko zinegotzi biak, abstenitu egin ziren.

Onartutako testuak gogorarazten du 2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, Ines  Del  Río  euskal  presoaren kasuan oinarriturik197/2006 doktrina (Parot doktrina) ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi zuen aho  batez.

Hau bezalako erabakiak Euskal Herriko hainbat udaletan hartu dira: Gasteiz, Donostia, Santurtzi, Tolosa, Gernika, Oiartzun, Sopela… kontutan hartuz  Espainiako  Estatuak  helegitea  tartekatu  duela eta Estrasburgoko  Giza Eskubideen  Tribunalean  berrikusiko  da  datorren  martxoaren  20. 

 
Sergio isolamendutik atera dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2013/02/27

 

Sergio isolamenduan

Azkenean Sergio Polo preso Sopeloztarra isolamendutik atera dute, egoera latza horretan sei hilabetez eduki eta gero. Hasiera batetan beste sei hilabetez luzatu omen zioten, baina zorionez, luzapen hori bertan behera utzi dute. Argazkian, otsaileko azken ostiralean Sergiori aplikatutako isolamenduaren luzapenaren aurkako protesta Sopelako Udaletxeko plazan.

 
Sergio Polo preso Sopeloztarrari beste sei hilabetez luzatu diote isolamendua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2013/02/16

Sergio Polo

Sergio Polo preso Sopeloztarra sei hilabetez isolamenduan zigortu dute. Aste hauetan jakin izan dute beste sei hilabetez luzatu diotela zigorra eta urte oso bat isolamenduan mantenduko dutela horrek dakarren guztiarekin. Sopelako HERRIRAk eraso hau salatzeko komunikatua zabaldu du. Komunikatu horrek horrela dio:

 

Atzo jakin izan dugu Sergio Polo Escobés Sopelako preso politikoari, azken sei hilabeteotan lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik eduki ondoren, Cordobako espetxeko Batzordeak beste sei hilabetetan isolatuta edukiko dutela esan diola. Horrek urtebete isolamenduan bakarrik betearaztea dakarkio.

Hori dela eta, Sopelan, iazko urritik hona, astelehenetako elkarretaratzeetan, zigor gehigarri hori salatu egin dugu: “Sergio isolamenduan. Aski da” lemapean bildu gara.

Azken ostiraletako elkarretaratzeetan ere aldarrikapen hori izan dugu ardatz.

Picassent espetxeko gertaera larriaren eta Cordoban ezarri zizkioten bizi-baldintza latzen ondorioz, txarto egon zen lehenengo hilabeteetan. Oraingo berriek (Picassent-en gertatu zen erasoaren erruduntzat jo dituzte epaileek) eta isolamenduaren luzapenak bere animoan aurkako eragina izango dutela pentsa dezakegu.

Berriro ere, euskal preso politikoen aurkako beste injustizien pilaketaren aurrean gaude.

Sopelako Herri Bilgunetik, Sergioren zigor gehigarri injustuaren egoera zabaltzeko eta salatzeko laguntza eskatzen dizuegu, eta, aldi berean, gutunak bidal itzazue Cordobako espetxera Sergio gainerako kideekin batu dezatela eskatuz, baita Sergiori berari animoak ematen ere, ondoan gaituela jakin dezan.

 

 
Azken ostiralean Sergio Poloren egoera salatu zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2013/01/27

 

Azken ostirala

Azken ostiralean 60 auzokide Sopelako Udaletxe plazan elkartu ziren. Oraingo honetan Sergio Poloren isolamendu egoera salatu zuten. Preso Sopeloztarra hilabeteak daramatza isolamenduan preso arrunt batek sortu zuen liskarra baten ondorioz. Bere egoera aldatzeko eta euskal presoen eskubideak bermatzeko deia egin zuten.

 
Rakel eta Luis, Bruselan eta Euskal Herrira begira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2013/01/15

luis rakel

 

 

 

Milaka eta milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon... fisikoki. Alta, beste ehunka batzuk ere hor ziren, gogo eta bihotzez. Horien artean, aspaldian beren herria utzi behar izan zutenak. Honela bizi izan dute Lapurdin, Bruselan, Cabo Verden, Sao Tome-n...

 

Horrela hasten da Arantxa MANTEROLAk gaurko GARAn (urtarrilak 15) argitaratu duen erreportaian, bertan Luis eta Rakel sopeloztarrekin hitz egiten du...

Hemen duzue GARAren erreportaia

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net