Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Maiatza 2013 Ekaina 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 
Anti-errepresiboa
Sopelako udalak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskatu du. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2012/11/05

preso larriakSopelako udalak Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskatu du, Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa onartu ostean.

Mozioak Bilduko zazpi zinegotzien babesa lortu zuen; EAJko zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren eta PSE-EE taldeko zinegotzi biak eta PP taldeko zinegotziak aurka bozkatu zuten. Beraz, testuak aurrera egin zuen, aldeko zazpi boto eta kontrako hiru botoekin.

Onartutako mozioak honakoa dio:

“Giza eskubideen ikuspuntutik egoera gordina ari gara bizitzen. Azken urteetan hainbat presoren osasun egoera izan dugu mahai gainean. Ba dira oraindik oso gaixorik eta kartzelan jarraitzen duten presoak. Hamahiru herritar hain zuzen ere. Egoera hau, beren egoera fisikoa eta bere senitartekoen ezinegona okertu eta areagotzea ari da eragiten. Pertsona gisa eta preso gisa zor zaizkien eskubideak ukatuz.

Hamahiru preso gaixo hauek, sufritzen dituzten gaixotasunei behar bezalako jarraipena egitea bateraezina da espetxean egotearekin, honako arrazoi hauengatik: Espetxeak ezin duelako eskaini tratamendu bereziturik; gaixotasun hauek arreta zorrotza behar dutelako; kartzelan egonik, balizko larrialdi baten aurrean erantzunik emateko gaitasun ezagatik; Josu Uribetxeberriaren kasuan, argudio guzti hauek Madrilgo Barne Ministeritzatik ere berretsiak izan dira.Josu Uribetxeberriaren baldintzapeko askatasunaren ondoren, beste hamahiru dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak eta aipatutako argudio berdinak kontutan izanik, kaleratu behar direnak. Hamalau preso eta beraien senitartekoak zigor gehigarria ari dira nozitzen. Preso hauei baldintzapeko askatasuna ukatuz, giza eskubideen oinarrizko zutabeak urratzen ari da Madrilgo arduradun politikoak.

Gehiago irakurri
 
Azken ostiralean Sergio Poloren isolamendu egoera salatu zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/10/28

Sergio Polo

Urriaren azken ostiralean, HERRIRAk deituta, presoen eskubideenaldeko elkarretaratzea egin zuten. Baina bilkura honetan Sergio Polo preso sopeloztarraren egoera nabarmendu zuten. Sergio isolamenduan dago azken bi hilabete hauetan beste espetxe batetan beste preso arrunt batek sortutako liskarraren ondorioz. Egoera honen aurrean HERRRIAk ondorengo komunikatua zabaldu zuen eta datozen egunetan herriko kaleetan Sergioren egoeraren berri ematen jarraituko dute. Hau da HERRIRAk zabaldu zuen komunikatua:

SERGIO   POLO   ISOLAMENDUAN

Kordobako kartzelan dagoen Sergio Polo Euskal preso sopeloztarra bi hilabete baino gehiago daramatza isolamenduan. Txaboloan 21 eta 22 ordu bitartean ematen ditu, eta patiora moduluan dauden beste preso guztiak txaboloan itxita daudenean ateratzen dute; beraz ez da INOREKIN egoten egun osoan zehar.

Gehiago irakurri
 
Preso gaixoen askatasuna aldarrikatu zuten azken ostiralean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2012/09/30

 

Irailako azken ostiralean 70 pertsona elkartu ziren preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko. Bilkura berezia izan zen. Elkarretaratzea burutu zuten eta aldi berean preso gaixoen inguruko dokumentala proiektatu zuten. Presoen senideen testigantzak auzokide askorekin konpartitu zituzten. Preso gaixoak etxeratzea ezinbesteko urratsa da eta oraindik pendiente dago.

 
Azken ostirala presoen eskubideen alde PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/09/27

herrira

 

 

 

 

 

 

Irailaren azken ostirala ospatuko dute Sopelan. Udaletxeko Plazan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera presoen eskubideak errespetatzea, bizi arteko zigorra amaitzea, preso gaixoak askatzea, hiru laurdenak beteta dituztenak etxeratzea eta preso guztiak etxeratzeko urratsak ematea aldarrikatuko dute. Hona hemen deialdirako egin duten kartela.

 
Preso gaixoen inguruko dokumentala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/09/06

14 preso gaixo larrien senide eta lagunen bizipenak biltzen dituen dokumentala.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net