Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
GURE ESKU DAGO! herri dinamika babesteko 20 euskal musikari ezagunek egin duten abestiaren bideo muntaia. Ederra benetan!
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
AITXU!ren 6. KANTALDIRAKO BIDEOA. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Larrabasterrako plazan eta gero 21:30etatik aurrera Herri Afaria eta KANTALDIA Urkoko polikiroldegian. Anima zaitezte ondo pasatzen eta Sopela euskalduntzen!
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.
Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468
Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Warning: ./cache/62717c83edce6edf41f26650b3a11afc.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
Warning: ./cache/3c5fa9f6de9f3c2a63f235c1b8bacefb.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
HERRIRA mugimenduak Sopelan duen herri bilguneak deia egin du bihar presoen aldeko azken ostiralean parte hartzeko. Oraingo honetan pilotalekuaren aurrean egingo dute, Athleticen futbol partiduaren inguruan antolatu diren ekimenak direla medio udaletxeko plaza beteta egongo delako.
Hau da deialdia egiteko zabaldu duten mezua:
Giza eskubideen errespetua, Euskal Presoak Euskal Herrira!
Ezer baino lehen, ostiralero bezala espetxeetarako bidaiari ekin dioten ehunaka senide eta laguni besarkada sentikor bat helarazi nahi diegu hemendik. Autobusez, trenez, autoz eta hegazkinez, asteko egun libreak probestuz, kilometroak atzean utzi eta preso denarekin ordubetetxo bat emateko bidaia luzeak egitera behartzen gaitu sakabanaketak oraindik orain.
Ondo iritsi gara. Kontuz ibili bueltan. Lasai etorri. Kasu eguraldiarekin. Muxu bat gure partez. Zer moduz aurkitu duzue? Antzeko sms-ak eta telefono deiak gurutzatuko dira asteburu honetan ere, eta sakabanaketaren ankerkeriari kementsu eta irribarrez aurre egiten saiatuko gara, askotan erraza ez izan arren.
Espetxe politika minaren sortzaile baino ez da, eta sufrimendu oro gainditzeko urratsak ematen ari garen uneotan espetxe politika honek eragiten duen mina noiz amaituko zain gaude herritar asko Euskal Herrian.
Giza eskubideen errespetuari zor zaizkion neurriak dira gaixoak askatzea, bizi osorako espetxe zigorrari amaiera ematea eta presoak Euskal Herrira ekartzea. Ondoren, bake eta konponbide egoeran sakontzeko beharrezkoa izango da giltzapean edo ihesean dauden herritarren egoerari konponbide egoki bat ematea. Bake eta konponbide egoera ez baita ulergarria herritarrak espetxean eta deserrian egotearekin.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Larunbatean HERRIRA mugimenduak Euskal Herri osoan Goazen Plazara! ekimena burutu zuen eta 25.000 lagun baino gehiago elkartu zituen. Sopelako plazan ere, egun osoan ekimen ugari egon ziren. Musika, saieski errea, haurrentzako jolasak, herri kirolak, ekitaldia, manifestazioa eta amaitzeko Sekeko Gaztetxean kontzertuak egin zituzten.
Sopelan egin zuten ekitaldian, gero eta indar gehiago metatzeko eta aktibatzeko beharra azpimarratu zuten. Hona hemen egun osoan zehar egindako ekimenen bideo laburpena.
Presoen giza eskubideak errespetatzearen aldeko deialdia egin dute Sopelako hainbat herri eragilek eta maiatzaren 19an, Goazen plazara! leloarekin egingo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.
Urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazio erraldoia abiapuntua harturik, maiatzaren 19an Euskal Herriko 200etik gorako herrietan ekitaldiak burutuko dira “egungo kartzela politikak ez duela babes politiko eta sozialik" argi adierazteko.
Sopelan honako ekintzak antolatu dira udaletxeko plazan: Goizez: ***11:00etan: Musika eta giro ona... ***12:00etan: Umeentzako jolasa ***13:00an: Herri kirolak (sokatira, txinga...) ***13:30ean: Saiheski errea eta sagardoa Arratsaldez: ***19:00etan: Ekitaldia eta kalegira Gaztetxeraino
eta gaztetxean...
***21:00ean: Kontzertua Gaztetxean eta joko dute: Tommy Gun (Santurtzi), Sobieht (Sestao) eta Cable Street (Kontzertuaren sarrera 3 euro)
Gaur arratsaldez Erandion 200 lagunek manifestazioa burutu dute Bateragune auzian Epaitegi Gorenak publikoa egin duen ebazpenaren aurka, D3m eta Askatasunaren aurka burutzen ari den epaiketa salatzeko eta Estatuak mantentzen duen errepresioa gelditzeko eskaera eginez.
Erandioko kaleetan zehar errepresioaren aurkako ohiuak Euskal Herriak behar duen askatasunaren aldekoekin uztartu dira. Amaieran metroko plazan Iker Rodrigo, D3m eta Askatasunaren aurkako epaiketan inputatuta dagoen auzokide erandioztarrak hitz egin du. Epaiketa honetan zehar Estatuak mantendu nahi duen blokeorako hautua oso argi geratu dela berretsi du. Eli Zubiaga eta Iker Rodrigo inputatuak manifestazioan egon dira eta bertan bildutakoen babesa eta gertutasuna jaso dute. Errepresioaren aurkako herri mobilizazioarekin jarraitzeko eta estatuak bilatzen duen etsipenean ez erortzeko deia egin dute.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
La resolución del Tribunal Supremo contra los imputados en el caso Bateragune, el juicio que se está desarrollando contra las personas que promovieron las candidaturas de D3m y Askatasuna, el mantenimiento de las detenciones y presiones contra la juventud vasca y un largo muestrario de políticas represivas que están siendo mantenidas por el Gobierno Español, han sido consideradas por el movimiento por los derechos civiles y políticos, ELEAK, como motivo más que sificiente para llamar a la movilización de la mayoría política, sindical y social de Euskal Herria.
En Uribe Kosta, ha convocado para este viernes día 11, a las 20:00 horas, a una movilización de eskualde en la plaza del metro de Erandio. ELEAK ha subrayado de mantener la movilizacion y la presión social para mover de la estrategia de bloqueo y de inmovilismo al PP, al PSOE y a quienes se situan en una cómoda e interesada pasividad. El Acuerdo de Gernika a convocado a las 19:00 horas en las cuatro capitales vascas.
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.
Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.