Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
ASTE ON
Irlandatik Amalurrari buruz
Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:
Azaroak 25a pasatu berri da eta pentsa daiteke egun hori berriro heldu arte edota zerbait larria gertatu arte ez dugula berriro salaketa egin behar. Errealitateak argi eta garbi erakusten digu emakumeen aurkako indarkeria eguneroko eraso bat dela. Beraz, lehen mailako arazo politiko, sozial eta kulturala da.
Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondorio lez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.
Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Hori dela eta, BILBON Manifestazioa burutuko dute arratsaldeko 18:30etan eta Arriaga plazatik hasita. Indarkeria sexista patriarkatuaren ondorioa da egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salpuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publiziztate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola... dana indarkeria da. Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.
Pasa den ostiralean Sopelako Plazan emakumeen indarkeriaren aurkako egunaren ekitaldia burutu zuten. Itzartu emakumeen taldea, Sopelako Udala eta Mankomunitateko teknikariak antolatzaileak izan ziren eta haiekin batera Sopelako auzokideek ere parte hartu zuten. Hona hemen ekitaldi honen mezuaren laburpena.
Sopelako Udalak, Itzartu emakumeen elkarteak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ekitaldi desberdinak antolatu dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ospatzen dela eta.
Horrela datorren ostegunean, azaroaren 24an, genero ikuspuntutik ikusteko zinema emango dute. Kurtzioko Kultur Etxean NAGORE filma arratsaldeko 17:30etan emango dute. Dokumental honek ordu eta laurden irauten du eta Nagore Laffage kasuari buruz aritzen da. Sarrera dohakoa izango da. Gonbidapenak jasotzeko astelehenetik pelikularen eguna heldu arte Kultur Etxean, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarinen eskuratu dezakezue.
Azaroaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan bilkura deitu dute Udaletxeko Plazan. Eskualde osoan ibili eta gero Sopelako Plazan elkartzeko deia egin dute. Elkarretaratzearen amaieran puxikak askatuko dituzte eta jarraian mahai inguru bat burutuko dute. Mahai ingurua Udaletxean izango da.
25 eta 26an emakumeentzat autodefentsa ikastaroa emango dute. Tokia Kurtzio Kultur Etxean izango da eta izena emateko 24 azken eguna da.
26an ekitaldi nagusia Barrikako Udaletxean, eguerdiko 12etan burutuko dute. Manifestua irakurriko dute eta Aintzane Garai gogoan izango dute.
Beraz egitaraua oparoa emakumeek jasatzen duten indarkeriari aurre egiten laguntzeko.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko gehiengo sindikalak, LAB, ELA, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, deialdi bateratua egin dute. Berdintasunaren aldeko borrokan jarraitzeko bidean, aurten nabarmendu nahi izan dute lan erreformak eta pentsioen erreformak izango duten eragin guztiz kaltegarria.
Beraz "Murrizketen aurrean, emakume, piztu borroka. Reforma de pensiones: más pobreza para las mujeres" lelopean gehiengo sindikalak batzarrak eta mobilizazioak iragarri ditu Martxoaren 8rako. Batzarrak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango dira goizeko 10:00etan eta ondorenean mobilizazioak egingo dira lau hiriburuetan.
Sopelak hartuko du asteburu honetan bigarren urtez Emakumeen Neguko Surf Txapelketa. Aurtengo edizioa Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen barruan kokatzen da.
Hitzordua martxoaren 5ean eta 6an jarrita dago Arrietara hondartzan. Txapelketa senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago, eta euskal kostaldean neguan jokatzen den emakumeentzako txapelketa bakarra da.
Informazio gehiago http://www.euskalsurf.com/ webgunean aurki daiteke eta txapelketaren helburua da neska zein emakumeen kirol parte-hartzea sustatzea.
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.
Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.