Bannerra

BIDEO


Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.

ASTE ON

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

INKESTA

Nola baloratzen duzue Sopelako Udal Kultur agenda?, alegia hilero udalaren Kultur Sailak antolatzen dituen ekitaldiez, antzerkiez, pelikulez, umeentzako saioez zer balorazioa egiten duzue?
 
Emakumeen aurkako indarkeriari egunero aurre egin behar diogulako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/12/14
indarkeri sexista

Azaroak 25a pasatu berri da eta pentsa daiteke egun hori berriro heldu arte edota zerbait larria gertatu arte ez dugula berriro salaketa egin behar. Errealitateak argi eta garbi erakusten digu emakumeen aurkako indarkeria eguneroko eraso bat dela. Beraz, lehen mailako arazo politiko, sozial eta kulturala da.

Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondorio lez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.  

Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Hori dela eta, BILBON Manifestazioa burutuko dute arratsaldeko 18:30etan eta Arriaga plazatik hasita. Indarkeria sexista patriarkatuaren ondorioa da egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salpuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publiziztate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola... dana indarkeria da. Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net