Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Gazteria
Otsailako egitaraua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2012/02/01
 
Gazte Asanblada Sopeloztarreko gazteek, otsailako egitaraua ezagutzera eman dute.

Otsailak 4an, Larunbata, Agate Deuna abestera aterako dira, goizeko 11.30tan Sekeko Gaztetxetik .

Otsailak 11an, 21:00etan Bertso afaria egingo dute Sekeko Gaztetxean, Imanol Uria eta Peio Arondo bertsolariekin. Txartelak 6eurotan salgai egongo dira Plaza Beltzan Kulturgunean eta gaztetxean.

Otsailak 18an, Inauteriak ospatuko dute Urkoko polikiroldegian. 

Otsailak 26an, Domeka Beroen hanburgesekin batera, Napoka Iriaren kontzertua ikusteko aukera egongo da.

Gogoratzea, Otsaileko egitarauaz gain, martxan dauden ikastaroaz informazio gehiago jasotzeko, haien blogean ikusgai dagoela.

 

 
Sopelatik Aralarrera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 2 Aupada )
2012/01/24

       

Baltzolako Errialtabaso mendia eta Baltzolako koba ezagutu ondoren, Altubeko basoetatik Gorbeiako gurutzera helduz eta Altsasuko Gazte Asanbladarekin batera Beriain gailurra igo eta gero, Sopelako Sekeko Mendi Taldeak, bere IV.txangoa egingo du asteburu honetan. Oraingoan Aralarreko Mendilerroa ezagutzera joango dira. 28an larunbata, eguerdi aldera irten eta hurrengo egunean itzuliko dira. Joan nahi izanez gero, mezu bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko era, astean zehar bidaiaren zehaztapen guztiak jaso ahal izateko. Aitzaki paregabea boten hautsa kentzeko, kirola egiteko eta bide batez, zure herriko jendearekin harremanak sendotu edota elkar ezagutzeko. (Argazkian Beriaineko gailurrean).

 

 
Urtarrileko egitaraua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2012/01/10

Gazte Asanblada Sopeloztarreko gazteek, urtarrilerako prestatutako egitaraua ezagutzera eman dute.

Urtarrilak 15ean, Domeka beroen hanburgesekin batera, Jonu kantautorearen abestiak zuzenean entzuteko aukera egongo da.

Urtarrilak 19an, ostegunero emango diren sabel dantza eta malabar ikastaroak martxan jarriko dira.

Urtarrilak 20an, Ostirala, Eta Karmele?? antzezlana ikusgai egongo da. 

Hilabeteari bukaera emateko, Urtarrilak 28 eta 29an, Aralarreko mendilerroa ezagutzera joango dira.

Ikastaro berrietan edota mendi irteeran apuntatzeko mezu bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko era, zertan parte hartu nahi den zehaztuz.

Urtarrilerako egitarauaz gain, martxan dauden ikastaroaz informazio gehiago jasotzeko, haien blogean ikusgai dago.

Bide batez, Gazte Asanblada Sopeloztarrak, antolatutako dinamiketan parte hartzeko gonbidapena luzatzeaz gain, Sopelako gazteen ekarpen eta iradokizun anitz eta desberdinak jasotzeko asmoz, Gaztetxearen proiektuan murgiltzeko gonbidapena luzatzen du, asteazkenero, arratsaldeko 20:00etan, egiten diren asanbladetan.

 
Reggae jaia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/12/10

                                        

Gaur, Abenduak 10, Larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Sekeko Gaztetxean, Uribeko Sustrai Beltza musika elkarteak eta Gazte Asanblada Sopeloztarrak, Reggae Jaia antolatu dute.

"Historia del reggae" dokumentalarekin hasiera emango diote arratsaldeari eta ondoren, Watts Atack, King Burning eta Sistahs In Roots taldeen eskutik, reggae musika entzuteko aukera egongo da.  

 
Mural politikoen topaketa Larrabasterran PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/11/23

muralaHurrengo Azaroaren 26an Larrabasterran  2. mural politikoen topaketa burutuko da Plaza Beltzak eta Sopelako Gazte Asanbladak antolaturik.

Ekimen honen helburua, herri mugimenduen aldarrikapen eta borrokak ikusgarri egitea da, eta bide batez, eguneroko bizitzan hain ohikoak diren horma gris ilun horiek kolorez zipriztintzea.

Aurreko urtean bezala, elkarte eta kolektiboek izango dute muralak egiteko aukera, bakoitzak bere gaia jorratuz. Brotxaz egindako betiko muralak, grafitia, plantillak, kolasa... edozer gauzak balio du kalea gure mezuekin apaintzeko.

Honen ostean, poteo bat herritik eta afaria gozoa egongo da Sekeko gaztetxean bertoko elikagai agroekologikoekin.

HONA HEMEN EGITARAUA:
-16.00etan mural margoketa.
-19.00etan poteoa herritik.
-21.30tan afaria Sekeko gaztetxean.
Ostean, ska dantzaldia Maiakovsky DJarekin.

Anima zaitezte

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 12
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net