Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Maiatzaren 29an euskal gazteria Bruselara joango da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/07
gaztebruselara

GaztEHerriak, nazioarteko eragileek eginiko gonbitari kasu eginez, Bruselara joateko deialdia egin berri du. Maiatzaren 29an manifestazioa burutuko dute bertan euskal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsan, eta gazteen bilgune independentistaren aukera independentzia dela ozen aldarrikatzeko. Bruselara joateko, herri guztietan autobusak antolatuko dira.

Prentsaurrekoaren testu osoa:

Aurtengo udaberriarekin batera euskal gazte independentista eta ezkertiarrok burujabetasunaren alde pauso garrantzitzuak ematen hasiak gara. Durangoko ekimenaren aurretik esan genuen Euskal Herria fase politiko berrian sartua dela. Indarrak bildu eta independentziarako bide geldiezina abiatu da, honen adierazle izanik eragile politiko, sozial eta sindikalek independentziaren alde egiten ari garen urratsak. Honen agerian utzi du Espainiar Estatuaren egonezina. Eta hau hasiera besterik ez da.

Gazteok independentziaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Guk ere gure indarrak bildu eta independentziaren aldeko herri olatuari gure ekarpena egiteko jaio da GaztEHerria, Independentzia, alternatiba bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea.

Durangon jarri genuen gure lehen harria Aberri Egunaren testutinguruan. Oztopoak ostopo, 10.000 gaztek bat egin genuen Independentziaren alde. Durangon argi geratu zen esukal gazteriaren hautua independentzia dela. Milaka gaztek, independentzian amestu, eta gaurdanik eraikitzen hasteko konpromisoa daukagula argi utzi genuen Durangon. Milaka izan ginen ere Aberri Egunean parte hartu genuen gazteak eta hain justu, Aberri Egun horrek markatu du aro berri honen hasiera. Orain, gure proiektua, independentzia, lau haizetara zabaltzeko unea heldu da.

Euskal Herrian, esan dugu, ematen ari garen pausuez kontziente gara. Espainiar Estatua ere kontziente da, eta hain zuzen horregatik saiatuko da ahalik eta gehien oztopatzen ekindako bidea. Nazioarteko eragileak ere kontziente dira ordea, eta horren adibidea dugu nazioarteko zenbait gazte eragileek Gernikan egindako adierazpena.

Badakigu, gure eskubideak bermatzeko bidean, nazioarteko agenteen inplikazioaren beharra dagoela eta era berean, independentziaren bidean bakarrik ez gaudela ikusi araztea. Europan eta mundu osoan zehar asko dira euren herrien askatasunaren alde lanean dabiltzan gazteak. Hala ikusi genuen, Durangon eginiko ekimenean, esuakl gazteoi euren babesa eta elkartasuna azaltzeko, bertaratutako nazioarteko ordezkaritza zabalaren bidez.

Baina Independentziaren aldeko lana garesti ordaitzen da Euskal Herrian, gazteok ongi dakigu hori. Horren adibide dugu gazteok jasaten dugun etengaberko kriminalizazioa zein operazio polizial amaigabeak. Honen aurrean nazioarteko eragileen babesa etengabea eta mugagabea izan da. Testuinguru horretan kokatzen da apirilaren 1ean Gernikan aurkeztu zuten manifestua. Bertan, besteak beste, esukal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsa sutsua egin eta independentziaren aldeko lanaren zilegitasuna azpimarratzen da.

Guk, gazteriak, dagozkigun eskubideen defentsan arituko ginela argi azaldu genuen oinarritzat daukagun Gazte Adierazpenean. Egun, eskubide horiek ez dira errespetatuak, gazteriak ezin du bere lana askatasun osoz burutu, mehatxuen eta errepresiaren mamua etengabea baita. Honen aurrean gure ahotsa ozen entzuteko, gure eskubideak errespetatuak izan daitezen exijitzeko, erantzuleen aurrean azalduko gara.

Demokratikoa definitzen den Europar Batasunaren barnean, oinarrizko eskubide zibil zein politikoak, indibidual eta kolektiboak, etengabe urratzen dituzten estatuak daude. Eta hor kokatzen dira hain justu Espainiar eta Frantziar estatuak ere. Bere burua demokratikotzat daukan instituzioak, Europako Batasunak alegia, eta berau osatzen duten estatuek, ezin dute beste aldera begiratu. Ezin dira itsu eta mutu geratu urraketa hauen aurrean. Beraz, eskubide guzten erresperuaren bermea Europaren erantzukizuna ere den heinean pausu zehatzaj eman ditzatela exijitu nahi dugu.
Ezin ahaztu, Europar Batasuneko zuzendaritza espainiar estatuaren esku dagoen honetan, Espainiaren gabezia demokratikoan berriz ere erreparatu behar dugura, independentismoaren kontrako estrategia salatuz. Errepresio antzu eta amaigaberari harresi demokratiko bat eraikitzeko konpromisoa hartu behar dugu.

Mila arrazoi ditugu, gure aukera, independentzia, ozen aldarrikatzeko! Gure eskubideak errespetatuak izan daitezen, independentzia nahi duen herri oso bat dagoela argi ikustarazteko, maiatzaren 29an Bruselara joateko deia egiten diogu euskal gazteriari.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net