|
Lodosa-Sartagudako Ikastolaren egoera ez da erraza. Eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen aldetik, Ikastetxea egoera ekonomiko zaila bizi du eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko deia luzatu du, izan ere, Euskarak Lodosako ikastola behar du. Kanpaina berezi bat jarri da martxan, eta aurreneko egitasmoa “Euro bat, marrazki bat” izenekoa izan da. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek marrazki bana egin eta ikastetxe bakoitzak euro bat emango du matrikularik duen ikasle bakoitzeko. Horrez gain, Ibaialde Ikastolak gizarte osoari egin dio dei laguntza emateko, eta kontu korronte bat ere zabaldu du norberak bere ekarpen propioak egiteko.
Elkartasun eguna, otsailaren 5ean, Sartagudan Nafarroa hegoaldeko ikastolak egoera larrian daudela iragarri zuen atzo Ikastolen Elkarteak, Lodosa-Sartagudako Ibaialderen egoera azpimarratuz. Hori dela-eta, datorren otsailaren 5ean, igandea, Elkartasun Festa deitu du ikastolak berak Sartagudan, zentroak dituen behar ekonomikoei aurre egiteko. 12.00etatik aurrera kontzertuak izango dira frontoian, Laket, Neu'e Buruben, Norte Apache, Ze Esatek!, Bizardunak eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin. Ordu berean, baina eskola gunean, Sakanako herri kirolak eta Lezaungo trontzalariak ikusteko aukera izango da, besteak beste. Bazkalostean, berriz, Aitzol Barandiaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak arituko dira. Aurten ikastolak 25 urte beteko ditu eta zailtasun horiek ez dute zapuztuko mende laurdena betetzeak merezi duen ospakizuna. Otsailaren 5ean, urte horietako bizipenak eta gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango ospakizun batean. Lodosako Ibaialde Ikastolaren historia 1991. urtera egin behar dugu saltoa, orduantxe, sortu baitzen Ibaialde Ikastola 9 haurrekin. Lekualdaketa ugari jasan ditu ikastetxean. Urte horietan zehar, matrikulazioak gora egin dute, eta irakasle bakarra egotetik, horien kopurua ere handitu da. Mende laurdena darama Lodosako ikastolak foru administrazioaren oztopoak gainditzen eta euskararen normalizazioaren alde etengabe lanean. Datorren asteburuan, ibilbide luze eta korapilatsu horri merezitako ordaina emango diote jai handi batean. Sopelan ere kanpaina honekin bat eginez Sopelako Ander Deuna Ikastolan dagoeneko ekimen honekin bat egin dute eta diru biltzeko kutxa zabaldu dute. Beraz, diru ekarpena egiteko hau da bide bat. Beste bidea Lodosako Ibaialde Ikastolak zabaldu duena da. Hau da, elkartasun ekonomikoa bideratzeko kontu korrontea zabaldu dute eta norberak bere diru ekarpena egin dezake. Ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira, txikiak zein handiak. Beraz, anima zaitezte eta zuena egizue! Hau da kontu korrontearen zenbakia: 3035 0153 46 1531026051 |