Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
PSOE, PP... Isabel Celaaren inposizioari eta doktrinamenduari EZ!!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/04/22

Celaari erantzunHezkuntza sistema barruan PSOE eta PP bultzatzen ari diren “indarkeriari legitimazioa kentzeko” egindako planari kritika eta ezezko ugari egin dizkiote euskal eragile gehienek: politikoek, sozialek,  sindikalek, komunitate eskolarrak...

Erantzunen artean LAB sindikatuak argitaraturiko hausnarketa argitaratzen dugu:

Indarkeriari legitimazioa kentzea eta bizikidetza demokratikoa (2010-2011). Bakearen eta giza eskubideen aldeko Hezkuntzako planaren (2008-2011) birformulazioa.
Inposizioari  eta doktrinamenduari ez!

Dokumentua aztertuta, lehenik eta behin, LABetik azpimarratu nahi dugu dokumentuak duen izaera, dokumentua erabat politikoa delako, ez hezkuntzakoa, eta PPSOEren irizpide politikoei erantzuten die. Are gehiago, dokumentua terrorismoaren aurkako lanabestzat jotzen dute. LABen ustez, lehenago UPNk egin zuen bezala, PPSOE ongi jabetu dira Hezkuntzak duen balore estrategikoaz, eta beste hezkuntza ekimenekin bezala, plan hau euskal herritarrak Espainiako ereduan asimilatzeko erabili nahi dute. Dokumentua gure iturrien bidez jaso dugu, eta aurki buletinean argitaratuko duten curriculum dekretuarekin bezala, duen adostasuna da Gobernu horrek duen gehiengoarena, gehiengo horrekin “dekretazoak” ateraz. Mozorro guztiak kendu dituzte eta beste garai bateko moduak erabiltzen ari dira, inposizioa,  Diktadurei dagozkien moduak hain zuzen. 

Planak bizikidetza demokratikoa sustatzeko eta indarkeria terroristari legitimazioa kentzeko erabateko zentraltasuna ematen die ETAren biktimei, eskoletan ETAren biktimen presentzia bermatzea ezinbestekoa dela adieraziz, eta hau LABentzat hezkuntza ikuspegitik desegokia izateaz gain, hezkuntza mundura tentsionamendua ekartzea da. Plan honek ez du zerikusirik giza eskubideen gaineko heziketa integralarekin, eta Euskal Herrian dauden biktimen artean banaketa egiten du: existitzen diren biktimak, eta ahanzturara kondenatzen dituen biktimak: Estatuaren terrorismoa, torturatuak, genero indarkeria, lan istripuak… Biktima bakarrak, pentsamendu bakarra… Ez dakigun  zerk edo zeinek emandako mundu honetako ez den jakituriaz jabeturik PPSOEk ebatzi dute, gure gizartean zeintzuk diren biktimak eta zeintzuk ez.

Planaren barruan, eta euren irizpide politikoek itsututa, giza eskubide indibidual eta kolektiboen heziketa integralarekiko konpromiso aktiboa eskatu eta bultzatu beharrean, irakasleei ETAren indarkeriaren aurrean jarrera aktiboa eskatzen diete,  eta besteak beste, eskoletan ETAko biktimei omenaldiak egitea proposatzen dute. Eskola erabili nahi dute PPSOEren idearioaren arabera. Ez da hitz egiten beste biktimez, beste biktima horiek guztiek behar dituzten egia, justizia eta erreparazioa.

Zalantzarik gabe PPSOEk eskoletara eraman nahi duten doktrinamenduaren beste bertsioa da planak proposatzen duena. Horretarako oraingoan biktima batzuei erabilera politikoa emango diete, euren paktuaren proiektu ideologikoa beste formatuan eskolaratzeko. Plan honetan ez dago helburu pedagogikorik, politikoak baizik.

Dokumentuan eskolari eskatzen diote gauzak argitasunez egitea. Horrek zer esan nahi du? Orain arte giza eskubideen lanketa iluntasunez egin dela, edo argitasunez egitea dela PPSOEk esaten duten bezala gauza egitea?

PPSOEk dakiten bezala, eskola gizartearen isla da, gizartean dauden arazoak eskolan ditugu, eta jendartean dauden jatorri ezberdineko bortizkeri adierazpenen biktima batzuk eskoletan daude: oraindik orain Espainiako gerra zibiletik senideak desagerturik dituztenek, torturatuak izan direnenak, ETAko ekintzak jasan dituztenenak, Estatu gerra zikinaren helburu izan zirenenak, preso eta iheslarienenak, lan istripuz hil direnenak, tratu txarrak eta genero indarkeria pairatu dituztenenak, langabetu seme alabak… Horiek guztiak eskolan ditugu, eta eskolari eta hezkuntzako langileoi egokitzen zaigu sufrimendu horrekin lan egitea, elkar bizitzea  eskolaren eta hezkuntzaren helburua izateaz gain, egunero praktikan jarri behar den helburua baita.
Doktrinamendu hau aurrera eramateko materialik ez dagoen honetan, tutoretzari eta prestakuntzari arreta berezia eman nahi diete, tutoretza saioak balioen transmisiorako gune egokiak direlako. Prestakuntza arloan berriz, ildo ezberdinak planteatzen dituzte:
12-15 ikastetxe talde bati herritartasunerako hezkuntzaren gaineko mintegia, “eduki berriak” barneratzeko, orientatzaile eta tutoreen prestakuntza espezifikoa, eta Garatu formazio eskaintzan ikastaro ezberdinak. Egun ez dugu ezagutzen prestakuntza jarduera hauetan eskainiko den edukia zein izango den, zeintzuekin adostu duten, zeintzuk eskainiko duten…

Plan honek ez du adostasunik lortuko, ez arlo politikoan, sozialean, sindikalean, ezta komunitate eskolarrean ere. Baina aldi berean plan hau ikastetxeetan, familien artean, komunitate eskolarrean tentsionamendu iturria izango da. Eskolak kohesioa landu beharrean, eskolako subjektuen artean tentsio giroa sortuko da. Jendartean polarizazio politikoa eta soziala izanik, egiten duten planteamenduarekin eskoletan polarizazioa areagotu egingo da.

LABetik deia egiten dugu, plana irakurtzeko, ezagutzeko eta borrokatzeko. Dagoeneko hainbat gurasok medioetan azaldu dute biktimak eskolara  joango diren egunean euren seme alaba ez dutela bidaliko. Bide horretan gurasoak, hezkuntzako langileak, ikasleak plan honen aurrean gure desadostasuna plazaratu behar dugu. Celáa Hezkuntzako Sailburuari, Patxi Lopezi, eta Basagoitiari esan behar diegu eskola ezin dutela euren interesen mesedean erabili. Horregatik komunitate eskolarra, jendartea animatzen dugu Celáa Sailburuari faxak eta emaileak (945018335, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko ) igortzera gure desadostasuna agertzen.
Inposizioari eta Doktrinamenduari ez!!
Euskal Herrian 2010eko apirilaren 14ean.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net