Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Txileko justiziak Asel Luzarraga errudutzat jo du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/09/03

asellibre

Azkenean epaia atera dute eta Asel Luzarraga euskal idazlea errudutzat jo dute. Bere etxean armak eta lehergailua edukitzea leporatu diote. Aselen sostengu taldeek aitortu dutenez bere etxean ez dute ez armarik ezta lehergailurik aurkitu eta hau dena muntai polizial bat baino ez da. Asel Maputxe herriaren lurretan bizi da eta haiekiko elkartasuna adierazi du. "Jarrera hori zigortu nahi izan dute eta hori dela eta errudun dela erabaki dute."

Aselaskatu.org web orrialdean epaiaren berri eman dute. Bertan agertzen den balorazioan aipatzen da ikusteke dagoela zein izango den Aseli jartzen dioten zigorra. Gerta daiteke espetxera ez bidaltzea baina bai aldiz, Txiletik kanporatzea. Txileko Gobernuak helburu hori hasieratik bilatu du eta beraz oso posiblea da azkenean kanporatzeko erabakia hartzea. Aselek beti aitortu du bere gogoa Maputxen herrialdean bizitzea dela, han baitu bere laguna eta bere bizitza. Aselen aldeko argerkari digitalean dioten moduan, datorren asteartean jakinaraziko diote epaiaren nondik norakoak, eta orduan ezagutuko dugu epai horren oinarria, zigorra eta bere ondorioak.

Hori dela eta, irailaren 7an asteartean konzentrazio bat egiteko deia egin dute. Bilboko Plaza borobilean, arratsaldeko 19:30ean izango da.

 

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net