BIDEO
Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.
ASTE ON
| Hamaika ikusteko jaioak gara! |
Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez, nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau. Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere. Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez: |
| Gehiago irakurri... |
EGUTEGIA
- Umeentzako filma Kurtzion
2012/05/20 (17:30) - Puzgarriak plazan eta fanfarria herritik
2012/05/25 (17:30) - Antzerkia Kurtzion
2012/05/26 (20:30) - Formakuntza ikastaroa Plaza Beltzan
2012/05/29 (17:00)
INKESTA
Gara
- Incendio sin heridos en una vivienda de Errotaburu
- La Diputación de Gipuzkoa presenta sus proyectos estratégicos
- Hondakinak erraustearen aurka, mosaiko erraldoia osatuko dute Saguesen
- D3Mko eta Askatasunako auzipetuek diote absoluzioa dela epai onargarri bakarra
- Polloe acoge la segunda exhumación por un caso de bebé robado en cinco meses
Berria
| Transexualitatearen despatologizaziorako nazioarteko ekintza eguna Sopelan |
|
|
|
| 2011/10/28 | |||
|
Gaur, hilak 29, transexualitatearen despatologizaziorako nazioarteko ekintza eguna egingo dute Sopelan, Gaztehgam-ek, Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduak, deitua "Sistemak ez gaitu definitzen!" lelopean. Gaztehgam-ek iragarri duen bezala, "bere garaian homosexualitatea egon zen bezala, gaur egun oraindik badaude eskuliburu psikiatriakoetan agertzen diren identitate sexualak, hala nola, transexualitatea". Horren berri emateko eta errealitate hori ezagutarazteko eta eztabaida sortzeko asmoz, nazioarteko ekintza eguna ospatuko dute Sopelako udaletxeko plazan, 18:30etik aurrera. Besteak beste, elkarretaratzea, erakusketa eta ekitaldia izango dira. Hona hemen Gaztehgam taldearen idazkia… Sistemak ez gaitu definitzen! Trans Nortasuna Despatologizatzearen aldeko Nazioarteko Saretik, behin eta berriro egiten dugun moduan, geure nortasunaren psikiatrizazioa salatu nahi dugu. Genero edota nortasun sexualaren nahasketaren —TIG delakoaren— ondorio larriak ere salatu nahi ditugu. Eta, gainera, agerian jarri nahi dugu, indarrean dirauten mediku-prozeduren bidez, pertsona intersexualen aurka gauzatzen den bortizkeria. Egun, transexualitatea nortasun sexuala zalantzan jartzen duen gaixotasuna da. Horrela ageri da CIE-10ean (Clasificación Internacional de Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud) eta DSM-IV-Ran (Manual Diagnóstico y EstadÃstico de Enfermedades Mentales de la Asociación de PsiquiatrÃa Norte-americana) Beraz, Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Nazioarteko Saretik, ondoko hau eskatzen dugu: 1.-Ken dezatela transexualitatea buru-gaixotasunen sailkapenetik. Intersex-haurrei tratamendurik ez! 2- Izena eta sexua aldatzeko lege eskubidea, inolako azterketa mediku edota psikologikorik egin gabe. Estatuak ez du gure izenen, gorputzen eta nortasunen gaineko eskumenik izan behar. 3.-Geure gorpuzkera aldatzeko eskubidea burokrazia, lege, politika edota traba ekonomikorik izan gabe. Ikuspegi mediku-psikiatriko zigortzailerik ez! 4.-Lan bermea eta horiek ziurtatzeko berezko politikak. Sexu lana eginez gero, osasun-egoera egokiak eta lana segurtasunez egiteko baliabideak eskatzen ditugu. Polizia-jazarpenarik ez! 5.-Herrialdera etortzen diren trans-etorkinen kasuan, bat-bateko babes politikoa eman diezaieten nahi dugu eta lege berdintasuna luza dakien. Gogoan hartu, transfobia dela eta, izan diren jazarpen, eraso, hilketa eta suizidio guztiak. Sistema da horien guztien errudun. Isiltasuna konplizitatea delako. Zurrunegia da gizon-emakume binomioaren ikuspegia. Aukera baztertzailea da, eta beraz, zalantzan jarri behar dena. Gu izateak, gu existitzeak zalantzan jartzen duelako binomio hori. Anitza eta aberatsa da errealitatea. Medikuntzak eta estatuak gaixoak garela esaten dutenean, begi bistan dago geure bizitzeko erak haien bizitza-sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik diogu, behin eta berriro, geu ez gaudela gaixorik, genero ikuspegi bikoitza dagoela oker. Gorpuzkera eta nortasun aniztasunaren alde! Transexualitatea ez da gaixotasuna! Sistemak ez gaitu definitzen!!
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |










