Bannerra

BIDEOAK


GURE ESKU DAGO! herri dinamika babesteko 20 euskal musikari ezagunek egin duten abestiaren bideo muntaia. Ederra benetan!


AITXU!ren 6. KANTALDIRAKO BIDEOA. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Larrabasterrako plazan eta gero 21:30etatik aurrera Herri Afaria eta KANTALDIA Urkoko polikiroldegian. Anima zaitezte ondo pasatzen eta Sopela euskalduntzen!


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Ekaina 2013 Uztaila 2013
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 

Berria

Warning: ./cache/3c5fa9f6de9f3c2a63f235c1b8bacefb.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
Justizia Soziala
Igande honetan eskubide sozialen aldeko manifestazioa Bilbon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/05/17

murrizketak

Euskal Herriko sindikatuek eta eragile ugarik politika neoliberalak astero inposatzen dizkigun murrizketak salatzeko manifestazioak burutzeko deia egin dute. Maiatzaren 20an, Bilbon manifestazioa egingo dute eguerdiko 12:00etan Zabalburuko plazatik abiatuta. Egun berean Gasteizen ere manifestazioa burutuko dute eta datorren 26an Irunean eta Donostian manifestazio bana burutuko dute.

Horretaz gain instituzio guztiei Raxoiren Gobernutik agindutako politika neoliberala ez aplikatzeko deia egin diete. Osasungintzan zein irakaskuntzan agindutako murrizketak bertan behera uzteko jarrera insumisoa ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. Deialdi hau egin dutenean murizketa sozialak geldiarazteko herriaren borroka eta mobilizazioa ezinbestekoa dela ekarri dute gogora.

Deialdi hau burutuko dute, zerbitzu publikoetan ELA, LAB, STEE eta ESK sindikatuek deitutako Grebaren inguruan izugarrizko anabasa sortu denean. Greba publikoki deitu eta gero, ELA eta STEE sindikatuek atzera egin dute benetako arrazoiak zeintzuk diren argitu gabe. Igande honetan bi sindikatu hauek mobilizaziorako deia egingo dute eta era berean haiek deitutako greba bat bertan behera utziko dute politikak bere baitan mantentzen diren bitartean. Ulertzeko zaila benetan!

Edozein kasuan, argi dago murrizketei eta inposaketei aurre egiteko herritarrok mobilizatu beharrean gaudela. Beraz, igande honetan denok BIlbora.

 
LABek beste eredu sozioekonomikoaren beharra aldarrikatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/05/01
LAB Maiatzak 1 erandio

Gaur eguerdian Astrabuduan LAB sindikatuak 500 pertsona bildu ditu eta Erandioraino martxa egin dute. Maiatzaren lehena dela eta pairatzen ari garen eraso neoliberalari aurre egiteko deia egin dute eta aldi berean beste eredu sozioekonomikoa garatu ahal izateko subirautsa politikoa ezinbestekoa dela aldarrikatu dute.

Behin Erandiora helduta, bildutakoek bertako plazan prestatutako ekitaldi politikoa entzun dute. Bertan, langabetuek, gazte independentistek eta zerbitzu publikoetako langileek euren mezu berezitua zabaldu dute. Ekitaldian euskal preso politikoak gogoan izan dituzte eta amaitzeko LABen arduraduna den Arantxi Sarasolak irakurketa orokorra egin du. Azken mezu honetan ezker abertzale osoaren oinarri sozialaren borrokarako portaera txalotu du eta gainean datorkigun enbata neoliberalari aurre egiteko prestutasuna edukitzeko deia egin du. Maiatzak 1 honekin amaitzeko, ekitaldia eta gero, herri bazkaria egin dute.

 
Maiatzak 1 Astrabuduatik Erandiora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/04/26

Maiatzak 1

Aurtengo Maiatzaren Lehenak egoera ekonomikoarekin eta ofentsiba neoliberalarekin markatuta dator. Euskal gehinego sindikalak greba orokorra arrakastatsua deitu zuen eta gutxi barru Amaiur inguruan elkartu berri diren alderdi politikoek alternatiba sozioekonomikoa aurkeztuko dute.

Bitartean Espainiar Gobernuak gero eta eraso gehiago iragartzen ari da eta ez da amaierarik ikusten abian jarri berri duten ofentsiba honetan. Bitartean, euskal gehiengo sindikala baldintzatuta dago ELA sindikatuak hartu duen erabakia dela medio. Batasuna berreskuratzeko eta eskenatoki berri baten aldeko apustu garbia egiteko biderkatzen ari dira. Euskal Herrian denbora berria martxan ipintzen ari da eta egoera sozioekonomikoak independentziaren aldeko jarrerak gero eta ugariagoak izateko argudio gehiago agerian utzi du.

Abagune horrekin LAB sindikatuak Maiatzaren lehena eskualdeka ospatzeko deia egin du. Uribe Kostan LABen manifestazioa Astrabuduako Josu Murueta Plazan eguerdiko 12etan hasiko da Erandioko plazan amaitzeko. Erandion ekitaldia egingo dute eta horren ostean herri bazkaria antolatu dute. Herri bazkarian parte hartzeko tiketak salgai egongo dira ostirala arte. Beraz, ahalik eta lasterren erostea gomendatzen dute.

Maiatzak 1 hau azken mobilizazio erraldoien segida izango da eta laster ekimen berriak iragartzen ari dira. Dena gutxi izango da ofentsiba neoliberalari aurre egiteko eta Euskal herriarentzat subirautza eskatzeko eta eskuratzeko.

Maiatzak 1ean Astrabuduan elkar ikusiko dugu.

 
Día Internacional de la Salud Laboral en Sopela PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2012/04/25

apirilak 28El 28 de abril es el día Internacional de la salud laboral, por ello el Ayuntamiento de Sopela celebrará un acto en recuerdo de los trabajadores de Sopela fallecidos en accidente laboral.

En los últimos años las muertes por accidentes en el trabajo se han dispararon a unas cifras alarmantes, concretamente en el año 2010 hubo 86 fallecidos en Euskal Herria, 28 en Bizkaia y entre ellos y ellas, tres vecinos de Sopela. No hay constancia de posteriores victimas vecinas de Sopela.

En recuerdo de estos sopeloztarras fallecidos en accidente laboral, se celebrará un acto el día 28 de abril, sábado, a las 13:00 horas, en la plaza Jauregizar, donde se plantarán tres árboles en su honor y se colocará una placa que deje constancia del acto.

Con este acto, el Ayuntamiento de Sopela se suma a quienes claman por el derecho a un trabajo digno y seguro, reclamando de una vez por todas que se valore la vida de los trabajadores y trabajadoras por encima del beneficio y la productividad económica.

Para este acto, además de estar presentes los familiares de los trabajadores fallecidos, se ha invitado a todos los partidos polítcos y a todos los sindicatos.

 
Sopelan Greba Orokorra arrakastatsua izan da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/03/29
Sopela Greba

Sopeloztarrek Greba Oorkorra babestu dute. Goizeko lehenengo ordutik Udaletxeko atarian langileak elkartu dira sarrera oztopatzen. Udaletxea itxita egon da. Ordu berean herriko lehenengo mobilizazioak burutu dituzte eta goizeko 10:00ak aldera 60 lagunek giza katea egin dute herrian zehar. Ertzaintza gertutik jarraitu ditu eta hainbat unetan tentsioa egon da.

Eguerdirako herri osoa, hondartzako tabernak salbu, itxita zegoen. 15:30etan elizatik kotxe karabana abiatu da. Hondartzako tabernetara abiatu dira eta bertatik bira batzuk eman eta gero Barrikaldeko beste kotxe karabanekin bat egin dute Gorlizko hondartzaren parean. Bertan zabalik zeuden Eroski saltokietan presioa egin eta gero herri guztietatik pasatu dira eta arratsaldeko 18:30etan Larrabasterrako plazan gelditu dira bertan bilduta zeuden gainontzeko auzokideekin bat eginez

18:30etan manifestazioa abiatu da eta 300 lagun baino gehiago Sopelako kaleetatik ibili dira lan erreformaren aurkako oihuak botatzen. Sopelako Udaletxearen aurrean manifestua irakurri dute eta grebaren arrakasta nabarmendu eta txalotu ostean borrokan jarriatzeko deia egin dute, mobilizazio egun luze honi amaiera emanez.

Ondoan manifestazioaren bideoa ikusgai duzue.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net