|
2012/01/27 |
|

Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:00etan harrera egingo zaio Eunate Agirreri Sopelako udalean, munduko Bodyboar txapeldunari. Bideo baten proiekzioak zabalduko du ekitaldia, gero Alkateak, Saioa Villanuevak, ongietorria emango dio, ondoren beste hiru kirolari: Aritz Larrinagak, David Pérezek eta Antonio Ortizek parte hartuko dute Peñatxuri taldeko kideekin batera. Azkenik “Zuku” bertso bat eskainiko dio Eunateri eta Sopelako Udalak oroitgarria emago dio. |
|
|
2012/01/17 |
|
Martxan dago aurtengo Euskal Herriko IV. mus txapelketa. Pasadan urteetan bezalaxe, herrietan hasi, herrialdekoekin jarraitu eta Arbizun final nagusia ospatuko da. Sopelako kanporaketari dagokionez, otsailaren 4an eta 5ean jokatuko da, Herriko Tabernan. Parte hartzen duten bikoteen arabera, bikote bat ala bi izango dira herrialdeetarako ordezkariak. Herrialdetako kanporaketak otsailaren 24an, 25ean eta 26an izango dira. Zazpi herrialdeetan jokatuko dituzte kanporaketak. Aipatzea bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko dituela eta parte hartzen duen pertsona bakoitzak oroigarria izango duela. Jolasteko otsailaren 3a baino lehen, Herriko tabernan dagoen zerrendan, izena eta telefono zenbakia eman beharko da. Txapeldunen eta txapeldun ordeen saria, edota bestelako informazioa euskalherrikomustxapelketa.com web orrialdean ikusgai dago. Animo eta eutsi hor dagoa.
Euskal Herriko Mus Federazioa helburu "Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko asmoarekin", Ipar-hego elkartea, Orreaga Fundazioa eta Bai Euskal Herriari ekimenak, dira dinamika honen sortzaileak. Haien esanetan "helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen prozesuan da. Bide horretan antolatzen dugu Euskal Herriko Mus txapelketa." |
|
2011/11/30 |
|
Eunate Agirrek lortutakoa "mundiala" izan bada, surf arloan beste berri bat aipatzekoa ere bada. Kantauri Surf Liga amaitu da eta erabat arrakastatsua izan da. Euskal Herriko kostalde osotik etorritako surflariekin txapelketa polita eta maila handikoa ospatu dute. Itsasoan aritzen Euskal Herria badela aldarrikatu dute. Urriaren 16an hasi zen Euskal Herria Kirola erakundeak antolatuta eta ordutik igandero egin dira txapelketak hondartza batean edo bestean. Iparraldean Angelu eta Donibane Lohitzuneko taldeek parte hartu dute. Hegoaldean aldiz, Bakio, Getaria, Zarautz eta Sopelako Peña Txurikoek parte hartu dute eta oso lehia gogorra bizi izan dute. Azaroaren 20an talde guztietako jendea bildu zen Zarautzen. Lehenik, finalerako pasea nork lortzen zuen erabaki behar zen, eta horretarako, beste txapelketa bat egin behar zuten Hegoaldeko taldeek. Zarautzen Sopeloztarrak eta Zarauztarrak izan ziren lehian. Getarian berriz, bertakoak eta Bakiotarrak. Getariarrek lehenengo postua lortu zuten eta Donibane Lohitzunen taldearen aurka aritu ziren. Azkenean Getariako Lonja taldea nagusitu zen. Amaieran sari banaketa izan zen eta ligan zehar aritu ziren surflari guztiak elkartu ziren. Han bizitako giroa oso jatorra izan zen. Azken batean, Euskal Herriko uretan den errealitate baten irudi gardena baino ez zen hura. Taldeetako eredua gauza berria da surf lehiaketetan, eta balorazioa egin ostean hurrengo urterako aldaketaren bat edo beste ez dute baztertzen. Peña Txuriko "Zuku" ezagunak hau aitortu zuen: "Taldekako lehia eredua ongi dago. Gustura aritu gara. Lehiakide guztiak uretan batzea, hori ederra da, baina udaberrian egin beharko litzateke; izan ere, udazkena itsaski eta olatu onen garaia da. Orain Meñakozen sekulako olatuak izango dira." Ekimen oso baikorra izan da. Zorionak Getarioakoei eta zelan ez Peña Txurikoei ere bai! |
|
2011/11/28 |
|
Eunate Agirre sopeloztarra munduko bodyboarding txapelduna da. Eunatek kirol mota honetan lorpen handiak eskuratu ditu baina Azore uhartean lortu berri duen titulua marka guztiak hautsi ditu. Urte asko izan dira, gure hondartzetatik hasita, lan gogorra eta sostengatu bat egiten. Titulu honen atzean Eunate egindako lana dago. Emakume Sopeloztar bat munduko txapelduna izatea ohore bat da Sopelako herriarentzat eta horrela adierazi behar diogu. Hemendik gure zorionak! |
|
2011/10/16 |
|
Aste honetan beste jardunaldi bati aurre egingo diote. Larunabatean partidu hauek jokatu dituzte eta hona hemen emaitzak. UGERAGA NESKAK. Pauldarrak B taldearen aurka 2 - 3 galdu dute eta beste aste bat punturik gehitu barik. Sailkapenaren azken tokietan finkatzen dira. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa. OHOREZKO MAILA UGERAGA A. Urkon Derio A taldearen aurka ezin izan dute irabazi. Etxean 0 - 1 galdu dute eta beheko tokiei begira jartzen dira. Hau da klasifikazioa. LEHEN MAILA UGERAGA B. Baskonia B taldearen aurka 3- 2 galdu dute. Beste talde bat beheko tokietara jaisten dena. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa. UGERAGA GAZTEAK A. Urdaneta A taldearen aurka 0 - 3 galdu dute. Oso partidu txarra egin dute eta beraz merezitako porrota izan da. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa. UGERAGA GAZTEAK B. Iturgitxi taldearen etxean berdinketa lortu dute. Markagailuan 1 -1 eta denboraldiaren lehenengo puntua lortu dute. Egoera txarra sailkapenean. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa. UGERAGA KADETE A. Peña Athletica Santurtziren aurka izugarrizko gol sorta lortu dute. 10 - 1 irabazi dute. Puntuak beharrezkoak zituzten eta goleada honekin lortu dituzte. Hauek dira emaitzak. UGERAGA KADETE B. Ez dugu haien emaitzak lortu. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa. |
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 18 |