Bannerra

ASTE ON

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

Gehiago irakurri...
Euskal Herriko lehenengo surf liga arrakastatsua amaitu da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/11/30
Euskal Herria Kirola Sopela

Eunate Agirrek lortutakoa "mundiala" izan bada, surf arloan beste berri bat aipatzekoa ere bada. Kantauri Surf Liga amaitu da eta erabat arrakastatsua izan da. Euskal Herriko kostalde osotik etorritako surflariekin txapelketa polita eta maila handikoa ospatu dute. Itsasoan aritzen Euskal Herria badela aldarrikatu dute.

Urriaren 16an hasi zen Euskal Herria Kirola erakundeak antolatuta eta ordutik igandero egin dira txapelketak hondartza batean edo bestean. Iparraldean Angelu eta Donibane Lohitzuneko taldeek parte hartu dute. Hegoaldean aldiz, Bakio, Getaria, Zarautz eta Sopelako Peña Txurikoek parte hartu dute eta oso lehia gogorra bizi izan dute.

Azaroaren 20an talde guztietako jendea bildu zen Zarautzen. Lehenik, finalerako pasea nork lortzen zuen erabaki behar zen, eta horretarako, beste txapelketa bat egin behar zuten Hegoaldeko taldeek. Zarautzen Sopeloztarrak eta Zarauztarrak izan ziren lehian. Getarian berriz, bertakoak eta Bakiotarrak. Getariarrek lehenengo postua lortu zuten eta Donibane Lohitzunen taldearen aurka aritu ziren. Azkenean Getariako Lonja taldea nagusitu zen.

Amaieran sari banaketa izan zen eta ligan zehar aritu ziren surflari guztiak elkartu ziren. Han bizitako giroa oso jatorra izan zen. Azken batean, Euskal Herriko uretan den errealitate baten irudi gardena baino ez zen hura.

Taldeetako eredua gauza berria da surf lehiaketetan, eta balorazioa egin ostean hurrengo urterako aldaketaren bat edo beste ez dute baztertzen. Peña Txuriko "Zuku" ezagunak hau aitortu zuen: "Taldekako lehia eredua ongi dago. Gustura aritu gara. Lehiakide guztiak uretan batzea, hori ederra da, baina udaberrian egin beharko litzateke; izan ere, udazkena itsaski eta olatu onen garaia da. Orain Meñakozen sekulako olatuak izango dira."

Ekimen oso baikorra izan da. Zorionak Getarioakoei eta zelan ez Peña Txurikoei ere bai!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net