Bannerra

ASTE ON

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

Gehiago irakurri...
Euskal Herriko IV.mus txapelketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/17

Martxan dago aurtengo Euskal Herriko IV. mus txapelketa. Pasadan urteetan bezalaxe, herrietan hasi, herrialdekoekin jarraitu eta Arbizun final nagusia ospatuko da. Sopelako kanporaketari dagokionez, otsailaren 4an eta 5ean jokatuko da, Herriko Tabernan. Parte hartzen duten bikoteen arabera, bikote bat ala bi  izango dira herrialdeetarako ordezkariak. Herrialdetako kanporaketak  otsailaren 24an, 25ean eta 26an izango dira. Zazpi herrialdeetan jokatuko dituzte kanporaketak. Aipatzea bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko dituela eta parte hartzen duen pertsona bakoitzak oroigarria izango duela. Jolasteko otsailaren 3a baino lehen, Herriko tabernan dagoen zerrendan, izena eta telefono zenbakia eman beharko da. Txapeldunen eta txapeldun ordeen saria, edota bestelako informazioa euskalherrikomustxapelketa.com web orrialdean ikusgai dago. Animo eta eutsi hor dagoa.

Euskal Herriko Mus Federazioa helburu

"Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta  Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko asmoarekin", Ipar-hego elkartea, Orreaga Fundazioa eta Bai Euskal Herriari ekimenak,  dira dinamika honen sortzaileak. 

Haien esanetan "helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen prozesuan da. Bide horretan antolatzen dugu Euskal Herriko Mus  txapelketa."

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net