ASTE ON
| Hamaika ikusteko jaioak gara! |
Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez, nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau. Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere. Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez: |
| Gehiago irakurri... |
| 1.500 lagunek parte hartu dute Kosta Trail Ibilaldi Familiarrean eta Mendi Ibilaldian |
|
|
|
| 2010/06/15 | |||
|
Asteburu honetan ospatu dira Kosta Trail lasterketa barruan dauden bi proba Sopelan: Ibilaldi Familiarra eta Mendi Ibilaldia. Guztira, 1.500 lagunek parte hartu dute kirol proba horietan. Ibilaldi familiarrari dagokionez,12 Km-ko zailtasun txikiko ibilbidea izan da, familia edo lagunen artean egiteko ezin hobea. Abiapuntua Sopelako Udaletxean egon da, non kostaldeko bidea hartuz, Meñakoz eta Barrikako itsaslabarretara abiatu dira kirolariak, kostako toki ederrenak zeharkatuz. Mendi Ibilaldia 20 Km-ko ibilbidea izan da, zailtasun ertaina izan duena, trekking eta mendi zeharkaldiak gustuko dutenentzako aproposa. Martxa honetan ere Sopelako Udaletxetik abiatu da. Bizkaiko kostaldeko edertasun eta berezitasun gehien duen ibilbidetik igaro dira mendizaleak: Ermuamendiko eta Kabo Billanoko inguruak Gorlizen.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |








