Bannerra

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...
Gaur hasiko da III. Binakako esku pilota txapelketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/16
eskupilota

Azken urteotan ohi bihurtu denez, Sopelako jaiak baino lehen binakako esku pilota txapelketa jokatuko da, Gazte Asanblada sopeloztarrak antolatuta. Gaur, asteartea, lehenengo partida jokatuko da, Ander Deuna ikastolako frontoian, arratsaldeko 17:00etan, Pelos-Eñaut eta Ager-Oier bikoteen artean. Laurdenak ekainaren 23an izango dira eta finalaurrekoa 24an. Finala San Pedro egunean (ekainak 29) jokatuko da .

Hurrengo informazioan partiduen laburpena eskeintzen da:

MARTITZENA 15

17:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Pelos/Eñaut - Ager/Oier
17:30 IKASTOLAKO FRONTOIAN Iratzar/Markel - Miki/Benito
18:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Imanol/Goro - Gorka/Ohianko
20:30 FRONTOI NAGUSIAN Egoitz/Lino - Joseba/Aritz
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Ugaitz/Arkaitz - Juarros/Potxo
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Peru - Borja/bikotea


EGUAZTENA 16

20:30 FRONTOI NAGUSIAN Ugaitz/Arkaitz - Egoi/Topo
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Indar/bikote - Joseba/Aritz
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Egoi/Topo - Juarros/Potxo


EGUENA 17

17:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Pelos/Eñaut - Iratzar/Markel
17:30 IKASTOLAKO FRONTOIAN Egoitz/Lino - Mikel/Lander
18:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Ager/Oier - Miki/Benito
20:30 FRONTOI NAGUSIAN Imanol/Goro - Borja/Bikote
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Masti/Ritxi - Egoi/Topo
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Peru - Gorka/Ohianko


ASTELEHENA 21

17:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Pelos/Eñaut - Miki/Benito
17:30 IKASTOLAKO FRONTOIAN Ager/Oier - Iratzar/Markel
18:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Gorka/Ohianko - Borja/bikote
20:30 FRONTOI NAGUSIAN Egoitz/Lino - Indar/bikote
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Imanol/Goro - Mikel/Peru
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Masti7Ritxi - Ugaitz/Arkaitz


MARTITZENA 22

20:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Lander - Joseba/Aritz
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Masti/Ritxi - Juarros/Potxo
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Lander - Indar/bikote

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net