Bannerra

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...
Portugalen lehiatu ostean, Eunate Agirrek saila ikusten du Munduko bodyboard txapelketa eskuratzea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/09/04

eunagirre

Azken egunotan birritan egon da Eunate Agirre kirolari sopeloztarra lehiatzen Portugalen. Alde batetik, SINTRA PRO txapelketan parte hartu zuen: final-zortzirenetan Karla Costaren aurka garaipena lortu ostean, final-laurdenetan Miya Inoue izan zen irabazlea, Eunate txapelketatik kanpo utziz.

Baina nahiz eta garaipena ez lortu, Eunate Agirrek 915 puntu eskuratu zituen eta haiekin Munduko Bodyboard sailkapen nagusian bigarren postura igo zen.

Aste honetan ere Eunatek Portugaleko Miss Sumol CUP 2010 txapelketan parte hartu du. Lehenengo txandan Madalena Pereira, Alexandra Rinder eta Maria Lourençori irabazi zien, eta gauza bera egin zuen bigarrenean Maylla Venturin, Andrea Dias eta Claire McGowan bodyboardekin. Finalaurrekoan, ordea, ez zuen garaipena lortu eta Eunatek finala hareatik ikusi behar izan zuen.

Karla Taylor brasildarrak irabazi zuen txapelketa. Maylla Venturinek bigarren postua lortzeaz gain, Eunateri Munduko Bodyboard sailkapen nagusiko bigarren plaza ere kendu zion.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net