Bannerra

ASTE ON

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

Gehiago irakurri...
Garaipenik ezin lortu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/10/16
Ugeraga a Urdaneta
 

Aste honetan beste jardunaldi bati aurre egingo diote. Larunabatean partidu hauek jokatu dituzte eta hona hemen emaitzak.

UGERAGA NESKAK. Pauldarrak B taldearen aurka 2 - 3 galdu dute eta beste aste bat punturik gehitu barik. Sailkapenaren azken tokietan finkatzen dira. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa.

OHOREZKO MAILA UGERAGA A.  Urkon Derio A taldearen aurka ezin izan dute irabazi. Etxean 0 - 1 galdu dute eta beheko tokiei begira jartzen dira. Hau da klasifikazioa.

LEHEN MAILA UGERAGA B.  Baskonia B taldearen aurka 3- 2 galdu dute. Beste talde bat beheko tokietara jaisten dena. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa.

UGERAGA GAZTEAK A. Urdaneta A taldearen aurka 0 - 3 galdu dute. Oso partidu txarra egin dute eta beraz merezitako porrota izan da. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa.

UGERAGA GAZTEAK B. Iturgitxi taldearen etxean berdinketa lortu dute. Markagailuan 1 -1 eta denboraldiaren lehenengo puntua lortu dute. Egoera txarra sailkapenean. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa.

UGERAGA KADETE A. Peña Athletica Santurtziren aurka izugarrizko gol sorta lortu dute. 10 - 1 irabazi dute. Puntuak beharrezkoak zituzten eta goleada honekin lortu dituzte. Hauek dira emaitzak.

UGERAGA KADETE B.  Ez dugu haien emaitzak lortu. Hauek dira emaitzak eta klasifikazioa. 
 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net