Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

Marijaia herriarena da

Uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue, jai eredu, herrikoia, parekide eta parte hartzailearen kontra ematen ari den erasoaz hain zuen ere.

Medioetan agertzen ez dena badirudi ez dela existitzen eta,  hortaz, inork ez du  horretaz berba egiten. Saiatu dira beti gu eta gure mezua desagerrarazten baina hor darraigu, kementsu eta indartsu eta horregatik, oraingoan, kaleetatik bota nahi gaituzte. Baina, honetan ere, lan makala izango dute, lan makala izan duten bezala Iruñeako Peñen mezua entzun ez zezan, imajina ezin zitezkeen trikimailuak erabiliz edo eta Blusen, Piraten, zein Bilboko Konpartsek urteetan erakutsitako lana, elkartasuna eta batasuna apurtzen saiatzen edo eta hainbeste eta hainbeste herriko talde, jai zein txosna batzorde baliogabetzen.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Kultura
El miércoles 25 plante en defensa de la Aste Nagusia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/08/23

astenagusiaLas Comparsas de la Aste Nagusia van a desarrollar el próximo miércoles 25, un plante en toda la dinámica festiva de la Aste Nagusia con el objetivo de defender el caracter popular de las fiestas de Bilbo y para respoder a los ataques, cada más indisimulados, contra el actual modelo festivo, que este año se ha expresado de manera clara con la exclusión y el castigo a varias comparsas. Han llamado al conjunto de la ciudadanía y hosteleros de la zona festiva a sumarse a dicha iniciativa de denuncia.

Para la Coordinadora de Comparsas el actual modelo festivo está en claro peligro y con esta afirmación se refieren tanto a la Aste Nagusia, como a los Carnavales, las fiestas de los barrios o la recien aprobada ordenanza que regula el espacio público.

Por ello este miércoles la Aste Nagusia se va a parar y junto al color negro elegido este año para la decoración, las camisetas y los pañuelos, este parón quiere ser un claro mensaje para los responsables municipales que están dando pasos inequívocos hacia la privatización de las fiestas y hacia la marginación de la iniciativa popular en la preparación y desarrollo de las mismas.

 

 
Zapatu honetan Inkestas Rock Festibal 2010 Sopelan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/07/22

inkestarockZapatu honetan, hilak 24, Inkestas Rock Festibal 2010 egingo da Urkoko parkinean (Larrabasterran)

Sarrera doakoa izango da eta hona hemen egitaraua:

23n, barikuan
Superstardeejays In Session (23:00etatik aurrera)
Dj Jaitor
Dpdj

24an, zapatuan
1.- Tormenta DS (Mungia), 18:00etan
2.- Yoyo Am Entumeceited (Sopela), 19:00etan
3.- Tranxilium Trio (Sopela), 20:00etan
4.- Surf Is Death (Sopela), 21:00etan
5.- Boys Of Birle (Mungia), 22:00etan
6.- Bloodseekers (Hondarribi), 23:00etan
7.- The Snobs (Hernani), 00:30ean
8.- Punto De Mira (Santutxu) 01:45ean

Txosna 10:00etan zabalduko da, eta 12:00etan Tai-Chi eta Kung Fu erakustaldia izango da.

“Inkestas Rock Festibal” orain dela urte batzuk sortu zen Sopela eta Uribe Kostako gazte guztiei rock musika eskaintza eman ahal izateko, eta eskualdeko taldeei aukera bat eskaintzeko. Hasiera batean egitasmo xumea zena, pixkanaka-pixkanaka  indartzen ari da lagun askoren esker.

 
Gaurdanik eta igandera arte, Larrabasterrako jaiez gozatzeko aukera! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/15

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Circo Activo taldearen kale ikuskizunarekin hasiko dira Larrabasterrako jaiak, Urgitxeta plazan. Igandera arte hamaika ekimen ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu: kontzertuak, umore eta habanera jaialdiak, umeentzako jolasak, marmitako lehiaketa, erromeria... Egitaraua ikusteko, sakatu HEMEN.

 
Txosnen Batzordearen tortila txapelketa dibertigarria PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/27

Sopelako jaiak aurrera doaz. Txosnen Batzordeak tortila txapelketa antolatu zuen. Elizaren aurrean ospatu zuten eta txapelketa burutzeaz gain, esparru hori txosnak kokatzeko oso egokia dela aldarrikatu nahi izan zuten.

Tortila egiteko orduan "trebetasun" mailak oso ezberdinak izan ziren, baina oso dibertigarria suertatu zen. Hemen duzue txapelketaren bideoa.

 
Gora Sopelako Jaiak! Aupa neskak! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/25

Ugeraga Futbol taldeko neskek bota duten pregoiarekin San Pedroko jaiei hasiera eman diete. Aurten lehenengo mailara igo dira eta pregoia irakurtzeko txanda tokatu zaie. Ez da oso pregoi luzea izan. Gutxi irakurri dute, baina Ugeraga taldearen apologia garbia egin dute.

Pozik zeuden eta hori igerri da. Pregoia baino lehenago kalejira egon da. Sekeko gaztetxekoek kolorea eta imaginazioa ipini dute. Erreibindikazioak ere jaiarekin batera uztartu dira eta kolorez jantzita kalejiran eta pregoian ere egon dira. Haiekin batera presoekiko elkartasuna ere plazan egon da. Hau guztia bideoan ikusgai duzue.

Jaiak hasi dira eta 29a bitartean Sopela musikaz, jendez eta ekimenez beteko da. 29an greba orokorra deituta dago eta arratsaldeko 18:30etan Larrabasterratik manifestazioa abiatuko da Udaletxeko plazaraino. Sopelan grebak karakterizazio berezia hartuko du eta Sindikatuek jaiak direla kontutan harturik, tabernariei manifestazioa irauten duen bitartean ixteko eskatuko diete.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 6
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates