Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Joanes Igeregi bertsolari sopeloztarra arituko da bihar Uribe Kostako finalean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/11
joanesBihar, larunbata, arratsaldeko 18:00etan eta Algortako Villamonte kultur etxean, Uribe Kosta eskualdeko finala jokatuko da. Arituko diren bertsolarien artean Joanes Igeregi gazte sopeloztarra egongo da. Hona hemen finalean parte hartuko duten beste bertsolariek eta egin beharreko ariketak:
 
Joanes Igeregi. 1985. Barakaldoko ospitalean jaio zen, eta ordutik Erandion (3 urte), Gatikan (10 urte) eta Sopelan bizi izan da. "Sopelako ikastolan izan neban bertso munduarekin lehen kontaktua. Urte batzuk ikastolan bertsotan ibili ostean, Algortako Bertsolari Eskolara joaten hasi nintzen. Batxilergoa amaitutakoan Arrasatera joan nintzen Eskoriatzan unibertsitate ikasketak hasteko. Bertan ere bertsotan egiten jarraitu neban. Aurreko irailean bueltau nintzen Sopelara, eta bi urteko geldialdiaren ostean Algortako Bertsolari Eskolara bueltatu naz bertsoei barriz ere ekiteko".
 
Jone Uria Albizuri. 1990, Algorta. Matematika ikasten dabil Leioan. 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan eta ordutik bertan jarraitzen du. Eskolartekoetan hainbat urtetan parte hartu ostean, 2008ko Bizkaiko txapelketan finalaurrekotara heldu zen, baita 2009ko Euskal Herrikoan ere.

Arrate Illaro. 1989, Algorta. Ikus-entzunezko lizentziatura ikasten dabil Leioan, baina aurten Herbereetan ibili da Erasmus-en bitartez. Desagertu den Ipar Uribe makroeskualdeko txapelduna da. Gogoratu duenez, "12 urterekin hasi nintzen Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik gertu gertutik jarraitu izan dut beti Bizkaiko Txapelketa". Aurtengoa parte hartzen duen bigarren aldia izango da.

Itxaso Paya. 1988, Algorta. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Arte dramatikoko ikaslea. Bizkaiko Eskolarteko Bertso idatzien lehiaketan hainbat sari jasotakoa, bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan zen 2005an eta txapeldun 2006an. Urte horretan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuen eta Ipar Uribeko txapela jantzi. Hirugarren txapelketa du aurtengoa.

Aitzol De Kastro. 1971, Leioa. Jaio Belgikan jaio zen arren, 6 urte zituenean etorri zen Leioara bizitzera. Soroslea dugu eta igeriketako monitorea. Orain hamabost urte hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan eta ordutik bertsotan zein gai-jartzaile lanetan ibili da. Eskualdeko txapelketa guztietan parte hartu du, bertsolari moduan lehenengoetan eta azken txapelketa bietan gai-jartzaile eta aurkezle moduan.

Ekaitz Larrazabal "Katxo". 1980, Algorta. Algortako Bertsolari Eskolako kidea eta 2006ko Ipar Uribeko txapeldunordea.

Finalean egin beharreko ariketak:

A atala

Binaka, gaia emanda 3na bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda 3na bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda bertso 2 zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda 2na bertso doinu eta neurri librean

B atala

Binaka, gaia emanda 3na bertso hamarreko txikian.
Kartzelako lana: banaka, gaia emanda 3na bertso doinu eta neurri librean.

Lehen atalean puntu gehien lortutako bi bertsolariak pasatuko dira bigarren atalera. Lehen ataleko eta bigarren ataleko puntuazioa metatu egingo dira, eta irabazleak Bizkaiko Txapelketarako pasea lortuko du. Bigarren gelditu dena eta gainontzekoak, lehen ataleko puntuazioaren arabera izango dute sailkatzeko aukera.
 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net