Bannerra

BIDEO


Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.

ASTE ON

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

INKESTA

Nola baloratzen duzue Sopelako Udal Kultur agenda?, alegia hilero udalaren Kultur Sailak antolatzen dituen ekitaldiez, antzerkiez, pelikulez, umeentzako saioez zer balorazioa egiten duzue?
 
SAGARREN DENBORA pelikula Sopelan ikusgai PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/09/12

sagarren denboraMeñakoz kultur elkarteak eta GITE-IPES erakundeak antolatuta, datorren ostiralean, irailaren 17an, arratsaldeko 19:30, SAGARREN DENBORA filma Kurtzioko Kultur Etxean ikusgai egongo da.

Filmaren ostean solasaldia burutuko dute. Horretarako protagonista den KRISTIAN ETXALUZ  eta TXABER LARREATEGI zuzendaria Sopelara hurbilduko dira.

Kristian Etxaluz eta Alfontso Etxegarai bikotearen amodio historia kontatzen du. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfontso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Uztailean Plentzian, Alfonsoren herrian estreinatu zuten eta Sopelatik pasa eta gero Donostiako zinemaldian ere erakutsiko dute.

 

 

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net