Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Maiatza 2013 Ekaina 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 
Kultura
San Pedroak direla eta Jai Batzordeak oso balorapen baikorra egin du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/07/06

 

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

"Aspaldin gogoratzen ez genituen jaiak bizi izan ditugu". Horrela baloratzen ditu Sopelako eta Larrabasterrako Jai Batzodeak duela gutxi amaitu diren San Pedroak. Jai Batzordearen blogean argitaratu dutenaren arabera ozo pozik daude egindako lanarekin eta Sopeloztar guztiek lortu duten giroarekin. Dagoeneko Larrabasterrako jaiak horren arrakastatsuak izan daitezen lanean ari dira eta Sopeloztar guztiei jaietan irudimenez eta alaitasunez parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete. Hona hemen Jai Batzordeak San Pedroen irudiekin zabaldu duten bideoa. 

 
Hauek bai jai herrikoiak!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 6 Aupada )
2012/06/28
Sopelako Jaiak

San Pedroak hasi dira eta gaur Sopelan ikusi eta sentitu duguna aspalditik ez du parekorik. Koadrilen desfilea itzela izan da. 20 koadrila baino gehiago, jende andana pozarren desfileaz gozatzen, gazteak, helduak eta zaharrak espaloiak betetzen eta plazan eromen herrikoia eta parte hartzailea.

Koadrilek Alkatesaren bulegoa okupatu dute eta udaletxeko balkoitik auzokide guztiak jaiaren pozaz eta alaitasunez kutsatu nahian algara eta dantza lau haizeetara zabaldu dute. Koadrilak alkate kolektiboa bilakatu dira eta pregoia kolorez apaindu dute.

Miren Loizaga bertsolari Sopeloztarrak bertso arina, sentikorra eta jai girokoa bota eta gero, koadrilen pregoia irakurri dute. Parte hartzea, parekidetasuna, sexu erasorik ez, urrun daudenei arnasa eta gorantzi maitakorra eta jai herrikoiak. Hauek izan dira pregoiaren ideia nagusienak.

Dudarik gabe, aurten aldaketa nabaria izan da. Batzuei, 30 urtetan filosofia honen kontra buru belarri ekin dietenei, ez die graziarik egin eta amorratuta daude. Kartel antzuetan haien inpotentzia agerian utzi dute. Alferrik baina! Auzokidei ateak eta bideak zabaltzen zaizkienean gaur bezalako emaitza dotoreak eta txalogarriak lortzen dira. Sopela aldatzen ari da eta estilo zaharren nostalgikoei ez zaie batere gustatzen. Zorionak koadrilak! Zorionak jai Batzordea! Zorionak Udal Gobernua! Sopela aldatzen ari da eta hobera gainera. Jaiak gozatu! Hona hemen bideoa koadrilen jeitsierarekin eta pregoiarekin.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

 
Zapiek jaiak hastear daudela gogora ekarri digute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/06/26
sopelako zapiak

Datorren ostegunean San Pedroei hasiera emango diegu eta gero eta gertuago daudela iragartzeko atzo Sopelako elkarte ezberdinen jai zapiak herriko kaleetan eskegi zituzten. Jai Batzorde herrikoiak aurten ekarri duen berrikuntzenetariko bat da eta dudarik gabe gure kaleak kolorez jantzi dituzte. Honekin batera txosnak dagoeneko eliza parean kokatuta daude eta Sopeloztar guztiengan jaien gosea suma daiteke. Beraz, datozen egunetan disfrutatzeko aukera izango dugu beheko berrian eskura duzuen jai egitarauarekin. Ondo pasa San Pedroetan!!

 
Sopelako jaiak ate joka... PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2012/06/23

jaiak

 

 

 

 

Halaxe da, Sopelako jaiak ate joka ditugu, Sanpedroak, Karmenak Larrabasterran, eta aurrerago Santa Mariñe eta Ander Deuna...

Hona hemen jaien egitaraua...eta jaien nondik norako guztiak gertutik jarraitzeko jo ezazue Sopelako jai batzordearen blogean.

Ondo pasa, gozatu eta ez daudenak gogoan, gurekin lehenbailehen egon daitezen desioarekin, jai alaiak, dibertigarriak, euskaldunak, parekideak, anitzak eta koloretsuak guztiontzat.

 
Herriko jaien aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/06/16

jaiakSopelako Jai Batzordeak, ekainaren 28an hasiko diren herriko jaien aurkezpena egin du udaletxeko plazan. Bertan, Sopelako jaien berezitasunen berri emateaz gain, jaietako kartel lehiaketaren irabazleen izenak jakinarazi du; haur eta gazteen atalean: IRATI CORRALES , HUGO MAZARIEGOS eta MIKEL BOMMARITO izan dira irabazleak. Bestetik, maila nagusiko irabazleei dagokionez; CARLOS MEZOk egile sopeloztar onenaren saria jaso du eta ESTHER URIEN ordea, aurtengo kartel lehiaketaren irabazlea izan da.

Aurtengo jaien ezaugarri nagusiak, beren izaera parte-hartzailea eta anitza izango direla adierazi dute jai batzordeko kideek. Bestalde, jai euskaldunak, parekideak eta koloretsuak izateko apustua egiten dute. Horrela izanik, hainbat ekintza ezberdin batzen ditu aurtengo jai egitarauak. Honekin batera, jai batzordetik ere, jaietan gerta daitezkeen erasoak ekiditeko lan egingo dutela azpimarratu dute edozein motatako erasoak gaitzetsiz.

Jaietako egitaraua edota jaien inguruko argibide gehiago, Jai Batzordeko blogean ikusgai dago. Ondoren JARE taldeak Kepa Junkeraren laguntzarekin sortutako Sopelako jaien abestia aurkezten dizuegu;

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net