BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
ASTE ON
| Irlandatik Amalurrari buruz |
Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz, zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak: |
| Gehiago irakurri... |
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Hallan muertos a un hombre y su hijo en una vivienda de Urduña
- Hautetsi nafarrak Pauen Prat ez Espainiaratzeko
- El pueblo de Arraiotz critica la actitud del responsable del hipermercado
- EH Bai se prepara para las elecciones legislativas
- El pleno de Egues pondrá en conocimiento de la Justicia el informe sobre Sarriguren
Berria
| Etorkinek jazarpen gogorra pairatzen dute |
|
|
|
| 2009/12/02 | |
|
Alaji kalean diskak eta beste produktu batzuk saltzeagatik atxilotu zuten. Kartzelan 4 hilabete eta erdi igaro eta gero, eta fiskalaren iritziaren aurka, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiak behin behineko askatasauna onartu dio Alajiri. Santanderreko Bigarren Zigor Epaitegiak, bere motxilan CDak eramateagaitik 6 hilabeteko gartzela zigorra, 900€ko isuna eta 680 €ko kalte ordainketa ezarri zion aipatutako gazte bilbotarrari. Alaji aske dago baina 900€ko isuna eta SGAEri zor dion 680€ko kalte ordaina ez ordaintzekotan hiru hilabeteko gartzela zigorra bete beharko luke. Herritar orori eta bereziki musikari eta artistei elkartasuna eskatu die Mbolo Moye Doole plataformako kideek, zigor ordaina ordaintzeko dirua denon artean biltzeko eta horretarako kontu korronte bat zabaldu dute. Alajiren kasuak mahai gainean jarri du kaleko saltzaileen gaineko presioak dakartzan egoera larriak eta zein desegokia den Zigor Kodea jabetza intelektuala babesteko. Bestalde, Mbolo Moye Doole plataformak jakinarazi duenez, azaroaren 13an Ministro Kontseiluak Zigor Kodea aldatzeko Lege egitasmoa aurkeztu zuen. Aipaturiko zirriborroan Jabetza Intelektualaren aurkako delituetan ezer gutxi aldatzen da: sei hilabetetik bi urtetarako gartzela zigorra mantentzen du eta ez ditu ekintza desberdinak bereizten. Kongresu espainiarrean aldaketa hau onartuko balitz ez litzateke gartzelan dauden 120 lagun baino gehiagoren egoera aldatuko, ezta kanporatuak izan direnena ere, ez 2003 urtetik gartzelatik igaro diren eta aurrekari penalak edukitzeagaitik erregularizatuak ezin izango diren 500 lagunena. Horregaitik hurrengo eskariak egiten dituzte Etorkinen Eskubideen aldeko Batzarreko lagunek: -Zigor Kodea aldatzerakoan Bizkaiko Auzitegiko Magistratuen jarrera onar dadila top manta Zigor Kodetik aterata, edo behintzat faltatzat eta ez delitutzat edukitzea. -SGAEri sentikorra izan eta kalte ordainketari uko egiteko eskatzen diogu. -Orori eta bereziki musikari eta artistei elkartasuna eskatzen diogu, zigor ordaina ordaintzeko dirua denon artean bildu eta Alaji gartzelera itzuli behar ez izateko. Mbolo Moye Doole Elkartasunerako kontu korrentea:
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |










