Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97 Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/include/minical.inc.php on line 409
Ekaina 2012 Uztaila 2012 Abuztua 2012
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 

Berria

Warning: ./cache/3c5fa9f6de9f3c2a63f235c1b8bacefb.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
Datu batzuk PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 5 Aupada )
2009/07/10
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxee onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
1970. hamarkadan Sopelak hazkunde handia bizi izan zuen Bilbo Handiko bizitegi-herri bezala. Garai hauetan, “Sopela” izenak ez zuen babes legalik, eta bakar-bakarrik herriko eta inguruko euskal hiztunek erabiltzen zuten. Esan beharra dago, urte horietan Euskal hiztunen kopurua murrizten ari zela erdaldunen etorrera zela-eta;  hamar urtetan soilik, Bizkaiko beste eskualde batzuetatik etorritako pertsonek hirukoiztu zuten jatorrizko bizilagunen kopurua. Bizilagun berrien ustez, aldiz, jatorrizko izena Sopelana zen, alegia erabiltzen zen izen ofiziala.

Euskal Herriko herri gehienetan, 80. hamarkadan aldatu eta egokitu ziren Euskal izenak ofizialtasuna lortuz.  Garai horietan Sopelan ere aurrerapauso hori eman zen, izen biak jasoz Sopela/Sopelana, eta Euskal izenari lehentasuna eman nahi izan zitzaion. Zoritxarrez garai hartan agitean zeudenek uko egin zioten Euskal izenari eta gaur egun arte mantendu den ezbaia sortu zen: Sopela ala Sopelana. Guk web orri honetan “Sopela” erabiliko dugu jatorrizko euskaldunen ahozko tradizioari kasu eginez eta Euskaltzaindiak ebatzitakoari men eginez; Euskaltzaindiak baita honen moduko zalantzetan Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Estautuak onartutako agintea 6.4. artikuluan.

Sopela Kantauri itsasaldean dago, Bilbotik 20 kilometrotara ekialdean eta itsas mailatik 66 metrotan. Hedadura 8,39 km karratukoa da, eta 12.242 biztanle ditu. Dentsitatea, beraz, 1.459,12 biztanlekoa da, eta “sopeloztarra” esaten zaie bertoko bizilagunei.

Sopela “Uribe” eskualdean dago eta, esan dugun bezalaxe, iparraldetik Kantauri itsasoak mugatzen du. Kostalde honetan hondartza eta labarrak ikusgarriak eta zirraragarriak ikus ditzakegu: Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Meñakoz. Kokapen geografiko honen esker surf bezalako kirolek arrakasta handia lortu dute, eta zaleen kopurua handia da oso. Esan daiteke gure hondartzak helmuga direla mundu osoko surflari eta Boady Board zale askorentzat.

Kirol hauez gain futbola, txirrindularitza, igeriketa, eskalada... eta zerrenda luzea eman liteke, oso herrikoiak dira, eta bizilagun askok praktikatzen dituzte.

Sopela Europako herririk gazteena da, hainbat eta hainbat gazte aukeratu dutelako herri hau haien bizitokia egiteko azken bi hamarkadetan.

Ideologikoki eta politikoki Sopela herri abertzalea da, hau dela eta Udalean erreferentziarik nabarmenak EAJ eta Ezker Abertzalea dira. Honekin batera, azken urte hauetan, eta hazkunde demografikoaren eraginagatik estatu-zalegoak diren beste indar politiko batzuk indartu dira: PSOE eta Ezker Batua.   

Gaur egun zazpi sopelostar daude Espainiako kartzeletan eta Euskal preso politikotzat hartzen ditugu. Lagun hauek haien etxetik ehunka kilometrotara daude, oso bizi-baldintza gogorren pean, eta haien familiarengandik eta lagunengandik urrunduak zigor moduan.

Sopelostar gehienek behin eta berriro aldarrikatu dute Euskal Herriak baduela eskubidea bere etorkizuna erabakitzeko eta proiektu politiko guztiak gauzatzeko, haien artean independentziarena. Honek bideratuko luke elkarbizitzarako marko demokratiko bat eta gainditzea egun ditugun, eta historikoki izan ditugun, bortizkeri adierazpen guztiak.
 
Gaur egun euskarak ez du aitzinean zeukan indarra gure eguneroko egin beharretan. Hala eta guztiz ere, sopeloztarron %30k ulertu eta hitz egiten du euskara; eta beste %30k ulertu egiten du, nahiz eta zailtasunak eduki era egokian mintzatzeko. Gainontzeko %30 erdalduna da.

Sopelako jai egun nagusiak ekainaren 29ren inguruan izaten dira, San Pedro egunarekin bat eginez.Larrabasterra auzoko jaiak ekainaren 16an dira: karmego jaiak  

Ongi etorri Sopelara!
 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net