Abenduaren 20ko hauteskundeak. Sopelako emaitzak.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Astelehena, 21 Abendua 2015 Argitaratua: Astelehena, 21 Abendua 2015

hauteskundeakPodemos: oso emaitza onak
Sopelan EAEko herri gehienetan gauzatu den “sorpresa” bera izan dugu, Podemos-Ahal dugu taldearen emaitza onak. Sopelan PNVk lortu ditu boto kopururik handiena, baina 2. indarra, eta oso boto gutxitara Podemos geratu da. Hirugarren tokia EHBilduk bereganatu du boto galera esanguratsuarekin eta laugarren eta bosgarren tokian PSE eta PP geratu dira, bi hauek ere boto kopuru handia galduz.

eta botoak nondik?
Norberaren botoaren zergatia ezinezkoa da jakitea; baina kopuru orokorrak aztertuz, Podemos taldearen boto emaileen jatorria oso anitza dela esan daiteke: EHBildutik (2011rekin alderatuz EHBilduk 723 boto gutxiago izan ditu), PSEtik (honek 564 boto galdu ditu) eta IUtik (65 boto gutxiago). Kopuru hauei, beste bi iturri gehitu behar zaie: EQUO eta abstentzioa. EQUO orain dela lau urte aurkeztu zen eta oraingoan Podemos barruan egon da (2011ean 161 boto lortu zituen). Abstentzioari dagokionez, oraingoan partaidetza igo da (513 boto-emaile gehiago egon dira 2011ean baino). Podemos eta Ciudadanos izan ezik, alderdi guzti-guztiek boto gutxiago atera dutela aintzat hartuz, aurrekoan abstenitu zirena asko, orain Podemosera joan direla susma daiteke. (Ciudadanosen botoa PPtik datoz)

Barne arazoen gainetik
Podemos-ek ez du oso irudi ona eman EAEn, ezta Sopelan ere; baina oso ondo gainditu ditu EAEan eta Sopelan dituen arazo guztiak. EAEn orain dela gutxi Roberto Uriartek kargutik kendu zuten, eta zerrendan Madrilen egiten zirela salatu zuten askok. Sopelan bi taldek lehiatzen dute Podemos izena bereganatzeko (Orain Sopela eta DB-TU). Talde bi hauen arteko lehia handia izan da hainbat gaitan, eta publikoki oso jarrera ezberdinak izan dituzte, adibidez, Arnaldo Otegiren aldeko manifestazioa antolatu zenean, Podemoseko ordezkaria zen Roberto Uriartek, manifestazio horretara ez joateko eskatu zuen eta Podemoseko hainbat kargu politikoek agiri bat egin zuten manifestazioan parte hartuko zutela adieraziz. Sinatzaileen artean Orain Sopelakoak zeuden. Handik gutxira Podemoseko beste kide batzuek Roberto Uriarteren aldeko agiria sinatu zuten, kasu honetan Sopelako DB-TUkoak zeuden.

Hona hemen alderdi guztiek lortutako boto kopuruak eta %koak

  • PNV--- 2.326, %31,34
  • PODEMOS---  2.296, %30,94
  • EH BILDU--- 1.283, %17,29
  • PSOE--- 488, %6,58
  • PP--- 415, %5,59
  • CIUDADANOS--- 259, %3,49
  • IU--- 170, %2,29
  • Beste alderdiak (PACMA:  72; UPyD: 25; RECORTES CERO-GRUPO VERDE: 12; EB-AZ: 9; EZKERRA: 8; PUM+J: 5; PCPE: 4)
    Zuriak: 50; Baliogabeak: 51;
    Parte-hartzea: 7.473, % 72,55 eta  Abstentzioa 2.828

Podemosek ez du ukitu PNV, ezta Espainiako eskuma ere.
Podemosek, oro har, ez dio eraginik egin PNVri, 145 boto gutxiago badu ere; ezta Espainiako eskumari ere. PPk galera esanguratsua izan du: 252 boto, baina orain dela lau urte PP + UPyD  749 boto lortu zituzten, eta oraingoan PP+Ciudadanos+UPyD  699 boto lortu dute.

Bisitak: 2124
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu