Irakurketa Erraza-ren aldeko mozioa Sopelan

Kategoria: Udala Noiz sortua: Osteguna, 14 Uztaila 2016

Sopela lectura facilNahiko gai ezezaguna bada ere, apurka instituzioen agendan sartzen ari da Irakurketa Errazaren aldeko jarrera.

Zer da Irakurketa Erraza?

Instituzio publikoek sortzen dituzten testu admistratiboak, legalak, jakinarazpenak etab. askotan ia ulertezinak dira herritarrontzat  erabiltzen den terminologia arrotza eta korapilatsua delako guztiz, honen ondorioz, herritarrek duten informazioa eskuratzeko eskubidea murrizten da. Hau larriagoa da irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonen artean (eskolaratze desegokiak, immigrazioa, dibertsitate funtzionala, zahardadea e.a.)
Irakurketa Errazaren funtsa zera da: eragin publiko gehiago duten dokumentu instituzionalak ulergarritasunaren irizpideen arabera egin daitezen edo bertsioa bat izan dezaten edozein herritarrek argi eta garbi uler dezan.

Sopelan ere

Irakurketa Errazaren aldeko mozioak gero eta gehiago aurkezten ari dira instituzio askotan eta Sopelako azken udal osoko bilkuran halaxe egin zen: EHBilduk aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen. Mozioan besteak beste ondorengoa eskatzen zen: herritarrok hizkuntzarekiko dituzten beharrak aintzat hartzea arautegi publikoak eta administrazioak egitean eta zabaltzean; eragin publiko gehien duten dokumentu instituzionalak idatzi Hizkuntza Argia eta Irakurketa Erraza irizpideak erabiliz, edo Irakurketa Erraza bertsioa erabiliz osatu; egun dauden testuak irizpide horietan oinarritutako beste testu batzuekin ordezkatzeko edo osatzeko egitarau bat osatu; agiri horiek idazteko arduratzen diren langileek oinarrizko trebakuntza izan dezaten ; mugimendua bera sustatzea eta liburutegian Irakurketa Erraza liburu bilduma bat izatea.

Bisitak: 3068
0
0
0
s2sdefault