Euskararen eguna Sopelan: Erabilera da erronka…

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 01 Abendua 2014 Argitaratua: Astelehena, 01 Abendua 2014
View Comments

lingua NabajorumAbenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da, eta Sopelan hainbat jarduera prestatu dira. Data hau aprobetxatuz, gomendagarria da Sopelako errealitate soziolinguistikoa gogoraraztea, eta daturik gaurkotuenak 2014ko apirilean argitaratu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako V. Mapa Soziolinguistikoan 2011ko erroldan oinarrituz.

Datu horietan nabarmentzekoa da Sopelako biztanleen %41,82a euskalduna dela, alegia, 4.928 herritar euskaraz egiteko gai direla, eta gainera gehienak alfabetatuak (4.017). Honez gain %32,82 “ia-euskaldunak” taldean kokatzen dira, alegia 3.864 sopeloztar “ia euskaldun” kontsidera daitezke. Erdaldunak, 2.977 pertsona dira, %25,30. Datu hauetaz guztiez eta beste askotaz Sopela.net-ek artikulu interesgarria argitaratu zuen.

“Ia-euskaldun” zer den zehaztea zaila bada ere, euskaldun eta ia-euskaldunen baturak (%41,82 + %32,82= %76,64) argi uzten du 4 sopeloztarretatik hiruk euskarazko oinarrizko maila baduela, eta inolako zalantzarik gabe esan daiteke oinarrizko gaitasuna badagoela euskaraz aritzeko oinarrizko elkarrizketetan.

Testuinguru honetan garrantzia gehiago hartzen du euskara egunaren ospakizuna, argi baitago Sopelako kaleetan erabiltzen den euskara kopurua oso urrun dagoela aipatutako ehuneko horietatik.


Euskararen eguna:

Azaroak 28an, ostiralean Mikel Markez kantagileak sekulako kontzertua eskaini zuen Kurtzio Kultur Etxean “Indar bat dabil hor” diskoaren aurkezpena eginez.

Abenduaren 3an, asteazkena, udal pilotalekuan, 19:00etan Mintzodromoa izango da.

Abenduaren 4an, osteguna, Kurtzion bertso saio musikatua “Ez da kasualitatea” Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Jone Uria bertolariekin.

Abenduaren 5ean, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen eskutik “Lingua Navajorum”, une honetan arrakasta ezin hobea izan duen eta euskaraz sari gehien jaso duen antzerki- lana ikusgai izango da Kurtzion 20:00etan. (sarrera 3 euro)

Bisitak: 1646
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu