Asteartean, martxoak 24, helduko da Korrika Sopelara!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 17 Martxoa 2015 Argitaratua: Asteartea, 17 Martxoa 2015

Martxoaren 24an helduko da Korrika Sopelara 13:15ean gutxi gorabehera Barrika aldetik EuskAHALdun lelopean. Gure herriko kaleetatik hainbat kilometro egin ondoren eta herri-elkarte askoren laguntza eta babesa jaso ostean Berango aldera joko du atsedenik gabe; hain zuzen ere, Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 19an hasiko da Urepelen martxoaren 29an Bilbora heldu arte.

Korrika Kulturala ere...

Sopelan, Korrikaren egun handia 24a bada, 27a ere agendan apuntatzeko modukoa da, Korrika Kulturalak antolatutako jardueren artean Eñaut Elorrieta Ken 7ko taldeko abeslari ezaguna Kurtzio Kultur Etxean egongo baita 20:00etatik aurrera “desertuko kantak” aurkezteko. Proiektu honetan Aresti, Sarrionandia, Benedetti, Cano poeten testuak musikatzen ditu. Sarrera 6 euro.

Larunbatean, martxoaren 28an, Bilboko azken egunaren besperan, 12:30ean Udaletxeko plazan Erromeria izango da Trikilekuren eskutik. Bertan ere Korrika arropa salgai egongo da.

Bisitak: 1585
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu