Sopelako udalak ez dio laguntzarik ematen HIRUKA astekari euskaldunari

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 22 Otsaila 2017 Argitaratua: Azteazkena, 22 Otsaila 2017

Sopela Hirukari ezPNVk zuzentzen duen Sopelako udalak uko egin dio laguntza Uribe Kosta osokoa den Hiruka euskal komunikabideari. Jakin izan dugunez, Hiruka eta Sopelako udalaren arteko urrunketa aspaldikoa da, eta une honetan HIRUKA astekariak ez du laguntzarik jasotzen Sopelako udalaren aldetik.

Sopelako armarria kanpora
Hiruka astekariaren azken aleetan ez da agertu Sopelako armarria: udalaren laguntzarik ezean, Hirukak Sopelako armarria kentzea erabaki du erakunde laguntzaileen ataletik.

Sopela: laguntzarik ematen ez duen Udal bakarra
Sopela da laguntzarik ematen ez duen udalerri bakarra, hain zuzen ere, astekarian aipatzen dira erakunde laguntzaileak eta eskualdeko beste herri guztiak agertzen dira:  Getxo, Leioa, Erandio, Berango, Urduliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz. Gainera Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaularitzaren ikurrak ere ikusgai daude erakunde laguntzaileen artean.

Hirukak Sopelan jarraituko du
Nahiz eta Sopelako udalak laguntzarik ez eman, Hiruka normaltasunez jarraituko da banatzen Sopelan eta herriko albisteak jasoko dira Hiruka agerkariaren arduradunen esanetan.

Galdera eta kexak
Sopelako EHBilduk otsaileko udal Komunikazio batzordean gaia mahairatu du, azalpenak eskatu ditu eta bere kexa helarazi dio PNVri zuzentzen duen Gobernu Taldeari: “HIRUKAk zerbitzu ona eskaintzen dio eskualde osoari, Sopela barne, eta lotsagarria da inguruan dugun euskarazko komunikabide bakarrari laguntzarik ez ematea. Laguntza berriro bidera dadin exijitzen dugu”

Bisitak: 1519
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu