Euskara

Korrika jendetsuak Sopela euskaldunagoa eraikitzeko aukera indartu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 16 Apirila 2011 Argitaratua: Larunbata, 16 Apirila 2011
Korrika 17 Sopelan
Itzela, alaia, hunkigarria, jendetsua,... hauek dira atzo Sopelan entzun genituen gogoetak. Korrika 17 Sopelatik pasatu zen eta espero genuen bezala erantzuna aparta izan zen. Iragarritako ordua baino lehenago herrian petoak, familiak eta koadrilak prest zeuden. Adin guztietako Sopeloztarrak kalera atera ziren aurpegian irrifarra alaia eramanez. Urduriak ere somatzen ziren, Korrikak gauza asko baditu ere, horietariko bat hunkigarria dela ezin dugu ukatu.

Puntu puntuan Berangotik etorri zen eta lehenengo kilometroa egiteko Ugeraga Futbol Taldekideak prest zeuden. Sopelan Korrikak eman zituen lehenengo urratsak izan ziren. Gero Serviocio kirol instalakuntzetako langileek eraman zuten. Beranduago Iberre ikastetxeko ikasleek lasterketari erritmo bizia eta alaia jarri zioten. Hauen eskutik Zipiriñe ikastetxekoek lekukoa hartu zuten eta txiri txiri erdigunera hurbildu ziren. Bertan Aitxu! euskara taldekoak zain zeuden eta haien guztien izenean Josetxu Pérez Ansoleagak lekukoa hartu zuen. Une hunkigarria izan zen, Josetxu Sopelan eta Euskal Herri osoan euskararen alde egindako lan iraunkorra dela eta aski ezaguna delako. Kostata baina, ibilbideari eutsi zion eta beste une hunkigarri bizi izan genuen. Josetxuk Etxerat eta Amnistiaren aldeko mugimenduaren ordezkariari lekukoa pasatu zion. Besarkada ederra elkarri eman ondoren Sopelako preso eta erbesteratu bien ama den Tere Ramajok, lekukoa goian mantenduz, lasterketa bizia egin zuen. Bere eskutik Ander Deunakoek lekukoa hartu zuten eta erdigunea zeharkatu eta gero, Urko Mendi Taldekoei eman zieten Urdulizerako bidea hartuz.

Jendetza, primerako eguraldia, euskara barra barra eta indar berrituak Sopela egunero euskaldunagoa izan dadin. Ea guztion artean lortzen dugun.

Hemen dituzue Korrikaren irudiak. Zorionak guztioi!

{youtube}uqAOCSstcdY{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako Esaera Zaharren 18. txapelketa arrakastatsua izan zen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 03 Apirila 2011 Argitaratua: Igandea, 03 Apirila 2011

{youtube}C3TEug3hGrU{/youtube}

Larunbatean Sopelako Esaera Zaharren 18. txapelketa ospatu zen. Arrakasta osoa izan zen. Inoiz baino talde gehiago apuntatu ziren eta egun osoan zehar herrian sortu zen giro euskalduna eta alaia nabarmena izan zen. Gainera, aurtengo edizioak berri ezin atseginagoarekin hasi zen. Jai honen laguntzaile eta parte hartzaile ezaguna den Gabi Basañezek bere askatasuna berreskuratu zuen. Egun osoan zehar Gabi guztion buruan eta ahoan ibili zen.

Txapelketa bera oso lehiatua izan zen eta dexente luzatu zen, azken bi taldeen arteko dema oso gogorra izan baitzen. Alaia Martin eta Arkaitz Estiballes, finalean partu hartu zuten bi bertsolariak izan ziren. Finala amaitu ostean jende asko Algortara hurbildu zen Gabi Basanezi lehenengo ongi etorria ematera. Besteak, Sopelako tabernetatik jaia luzatu zuten. Dudarik gabe, AEK kordinakundeak antolatzen duen euskararen jai original hau erabat kontsolidatuta dago eta jende askorentzat urteroko hitzordu garrantzitsu bat bilakatu da.

Goiko bideoan goizeko hasiera, kale giroa eta aurrefinalaren laburpena duzue. Behekoan finalaren laburpen zabala ikus dezakezue. Datorren urtean gehiago. Bitartean, euskarari ekin!

{youtube}UxBzb7RziiU{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Apirilaren 16an KORRIKA Sopelatik pasatuko da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 26 Martxoa 2011 Argitaratua: Larunbata, 26 Martxoa 2011

korrika aurkezpena sopelaAtzo arratsaldez eta LAIAK tabernan, KORRIKA 17 edizioaren aurkezpena egin zuten. Giro lasaian eta pintxo gozoaz lagundurik Korrika apirilaren 16an Sopelatik pasatuko dela iragarri ziguten. Egun horretan goizeko 11:40etan, gutxi gora behera, Berangotik sartuko da eta zazpi kilometro egin ostean Urdulizerako bidea hartuko du.

Egun horretan ere goizeko 12:00etan, eta Udaletxeko Plazan, haur parkea ipiniko dute eta arratsaldeko 18:00etan "Patxi eta konpainia" taldearekin erromeria ospatuko dute.

Gogoratu behar dugu, euskararen aldeko lasterketa baino lehenago, AEK erakundeak Sopelan bere "Esaera zaharren txapelketa" famatua ospatuko duela. Ekimen ezagun hau apirilaren 2an burutuko dute eta bertan parte hartzeko izena emateko azken eguna martxoaren 28an izango da.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Esaera Zaharren XVIII. edizioa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Ostirala, 01 Apirila 2011 Argitaratua: Ostirala, 01 Apirila 2011
xviiiSopelako Esaera Zaharren txapelketaren 18. edizioa, bihar, apirilaren 2an (larunbata) burutuko da, eta Bizkaiko txapelduna den Arkaitz Estiballes bertsolariak hartuko du parte, Alaia Martinekin batera. Eurek botako dituzte bertsoak arratsalde partean taldeek horien baitan ezkutatzen diren esaera zaharrak zein diren asma dezaten.

Ohi bezala, herrian zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, musikak eta bertsoek lagunduta. Finalerdia eta finala, berriz, Ander Deuna Ikastolan ospatuko dira.

Sariak ez dira nolanahikoak izango, talde irabazleak lau lagunentzako asteburuko egonaldia lortuko baitu landetxe batean. Bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diren taldeek, berriz, lau kiderentzako afari bana eskuratuko dute.

Harremanetarako Sopelako AEK: 94 415 95 12 edo 618 574 445
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Korrikaren aurkezpena Sopelan, eta Bide Ertzearen kontzertua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 24 Martxoa 2011 Argitaratua: Osteguna, 24 Martxoa 2011

korrika 

Korrika:

Korrika apirilaren 16an helduko da Sopelara, eta GAUR, hilak 25, ostirala, Korrikaren aurkezpena izango da LAIAK tabernan.

18:30ean Sopelako Korrikaren antolatzaileek Ibilbidea ezagutaraziko dute, eta bideo bat aurkeztuko dute. Bukatutakoan luntxa gozoa prestatu da.

 

Plana oso-osoa izateko Bide Ertzean:

GAUR ere, 22:30ean Kurtzioko Kultur etxean kontzertua egongo da Bide Ertzean taldearekin.

Sarrerak, 6€ balio du eta Kurtzio Kultur Etxean daude salgai. Kontzertuak Don Inorrez azken lana ekarriko du .

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu