Euskara

Uribe Kostako erromanikoa euskaraz ezagutzeko gonbidapena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 17 Martxoa 2011 Argitaratua: Osteguna, 17 Martxoa 2011

Erromanikoa Uribe KostanSopelako Aitxu! euskara taldeak berbatxango berri bat antolatu du. Oraingoan euskara erabiltzeko helburua bete nahian, Uribe Kostako erromanikoa ezagutzeko irteera antolatu du. Bisita gidatu honetan Armando Llamosas arkeologoak bisitatuko dituzten toki ezberdinetan azalpenak emango ditu. Txangoa martxoaren 27an izango da eta aurretiaz apuntatzeko beharra dago.

Txango hau autobusez egingo dute. Sopelako elizatik abiatuko dira eta Getxotik Bakioraino, eskualdeko hainbat eraikinetan geldialdiak egingo dituzte aztarna erromanikoak ezagutzeko eta haien inguruan azalpenak jasotzeko.

Bidaiaren amaieran, hau da Bakion, euskara erabiltzeko eta egun pasa borobiltzeko bazkaria enkargatuko dute. Bazkaria ez da derrigorrezkoa, baina bazkaria bere kabuz eraman nahi duenak bueltatzeko autobusaren zain geratuko da besteekin batera itzultzeko. Menuak 15 euro balio du. Bakiotik 18:30etan aterako dira. Informazio gehiago jasotzeko eta apuntatzeko telefono hau martxan ipini dute: 674829618.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Avlamos en Kasteyano…

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 15 Martxoa 2011 Argitaratua: Asteartea, 15 Martxoa 2011

kanales 

Nork onartuko luke gazteleraz “hermana” idatzi beharrean “ermana” jartzea?... eta “Cojer” “coger”  maiuskulaz eta jotaz... eta “todas”  ipini beharrean “todaz”… Horrelako akatsak agertzen dira Sopelako Udalak egunkari batean euskaraz egindako iragarkian: aizpak, artuko eta gustietan…

Gazteleraz onartezinak lirateke akats hauek; euskaraz, aldiz, bost axola ortografia. Ezker Abertzaleak erantzukizunak eskatu zituen Udal Euskara batzordean, eta horretarako iragarkiaren gaztelerazko bertsioan hainbat ortografia akats idatzi zituen, euskararen parekoak... baten bat lotsatu zen.

Bide batez Sopela.net-ek ere animatzen ditu Kanales ahizpak

 


 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Aitxu! euskara taldeak berriro dantzan jartzen gaitu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 09 Martxoa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 09 Martxoa 2011

Aitxu! erromeria SopelanDatorren ostiralean, martxoaren 11an, Sopelako Udaletxeko plazan eta arratsaldeko 19etan, erromeria ospatuko dute. Betiko moduan aitxu! Sopelako euskara taldeak beste erromeria bat antolatu du euskara eta euskal giroa kalera atera daitezen.

Betiko moduan, ezagunak diren dantzak joko dituzte. Horretarako trikitilariak egongo dira eta beste pieza batzuk megafoniaren bitartez aireratuko dituzte guztiok dantza egin dezagun.

Aitxu! euskara taldeak, Sopelan euskararen erabilpenaren normalizazioa du helburu eta hori dela eta, urteak daramatza ekimen oso garrantzitsuak burutzen. Azken urtean dendari eta tabernari euskaldunak ezagutarazteko kanpaina proposatu zuen eta Mankomunitateko euskara zerbitzuarekin batera burutu zuten. Ekimen hau oso arrakastasua izan zen eta datozen hilabetetan jarraipena emango diote.

Bitartean, datorren ostiralean euskal dantzak, pintxoak eta giro ona plazara ateratzeko proposamena egin digute. Ia danok animatzen garen.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erromeria euskalduna eta alaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Ostirala, 11 Martxoa 2011 Argitaratua: Ostirala, 11 Martxoa 2011
aitxu! erromeria

Aitxu! euskara taldeak antolatutako erromeria ospatu dute eta oso giro ona eta alaia sortu dute. Helduak eta txikiak egon dira. Denak dantzari aritu dira eta azkenean erromeria oso polita burutu dute. Urdulizko trikitilari gazteek musika ipini dute eta Meñakoz elkarteko dantzariek astero egiten ari diren ikastaroetan ikasi dutena ederki erakutsi dute. Gainera, euskal jantziekin dotore dotore apinduta erromeriari giroa eta kolorea gehitu diote. Giroa borobiltzeko pintxoak eta sagardoa ere egon dira. Giro alaia, euskalduna eta hurrengoaren zain geratzen gara. Zorionak guztioi!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Bertso saioa Sopelako Laiak tabernan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 07 Martxoa 2011 Argitaratua: Astelehena, 07 Martxoa 2011

 

 

 

BERBALAGUNek antolaturik, bertso saio mundiala gaur, hilak 10, Sopelako LAIAK tabernan, 20:00etan.

Parte hartuko dute Peru Vidal, Benat Bidal, Josu Landeta eta Fredi Paia bertsolariek.

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu