Euskara

Sopelako Kantaldiaren HERRI AFARIAn parte hartzeko sarrerak salgai

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 09 Azaroa 2010 Argitaratua: Asteartea, 09 Azaroa 2010

Aitxu! sopela kantaldiaDatorren azaroaren 19an SOPELA EUSKARAZ KANTARI ekimena laugarrenez burutuko dute. Aurten, AITXU! Sopelako euskara taldeak, sorpresa bat prestatu dute eta kaleko lehenengo saioan ANJE DUHALDE abeslari lapurtarrak parte hartuko du. LAIAK tabernan egongo da arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta betiko moduan Taberna Ibiltaria taldeko lagunek ere lagunduko dute.

Hau amaituta, gaueko 21etan HERRI AFARIA egongo da. Azken unean toki aldaketa bat egon da. Pilotalekuaren lanen atzerapena dela medio, afaria URKO KIROLDEGIAN ospatuko dute. Afalostean, herriko eragile ezberdinek euskararen inguruan batuko dira eta abesteari ekingo diote.

Gonbidatuen artean udaletxeko alderdi guztiak, sindikalistak, herriko kirol talde guztiak, dendariak, tabernariak, Ikastola, Iberre, Zipiriñe, gazte erakundeak eta gainontzeko kultur eragile guztiak daude. Hamar multzo osatuko dituzte eta abesti bana abestuko dute, afarian egongo diren gainontzeko herritarrekin batera. Aurreko edizioetan 350 lagun inguru bildu dira eta oso giro atsegina sortu dute.

AFARIRAKO TXARTELAK dagoeneko salgai daude. Saltokiak hauek dira: Laiak taberna, Alemaniar taberna, Turismo bulegoa eta Larrabasterrako YAKO denda. Aurten menuak 18 euro balio du. Menua hau izango da: Paella, Txahalkia, tarta, kafea eta kopa. Norbaitek menu barazkizalea nahi badu saltokietan eskatu behar du. Txartelak ez dituzte gordeko, beraz arin ibili tokia mugatua da eta!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Badator SOPELA EUSKARAZ KANTARI laugarren jaialdia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 01 Azaroa 2010 Argitaratua: Astelehena, 01 Azaroa 2010
aitxu!
AITXU! Sopelako euskara taldeak SOPELA EUSKARAZ KANTARI jaialdi arrakastatsua berriro antolatu du. Aurten laugarren edizioa ospatuko dute eta sorpresa bat prestatu dute.

Aurreko edizioetan TABERNA IBILTARIA taldearen laguntzarekin kontatu zuten eta erabat arrakastasua izan da. Aurten lagun talde honetaz gain ANJE DUHALDE abeslari ospetsua ospakizun honekin bat egingo du. Aurten aukeratu duten data azaroaren 19a, ostirala, izan da. Ohitura denez, arratsaldeko 18:30etan lehenengo saioa egingo dute. Normalean kalean ospatu dute baina aurten ekitaldia ekainetik azarora pasatu dutenez, lehenengo saio hau LAIAK tabernan egingo dute. Anje Duhaldek bere abestiak kantatuko ditu eta bertan bilduko diren guztiek berarekin batera abesteko aukera edukiko dute. Hori errazteko abestien hitzak banatuko dituzte.

Bigarren saioa Sopelako pilotalekuan izango da. Bertan 300 lagunentzako HERRI AFARIA prestatuko dute. Afaldu ostean herriko eragile ezberdinek EUSKARA BATZEN GAITU! leloa egia eginez, multzoka abesti bat abestuko dute Anje Duhalde eta Taberna Ibiltaria taldearen laguntzarekin.

AITXU! Sopelako Euskara Taldea, dagoeneko herriko eragile guztiekin harremanetan jarri da haien parte hartzea konfirmatzeko. Beste edizioetan arrakasta erabatekoa izan da eta parte hartzea oso handia izan da.

Aurten ere hori espero dute. Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude. Aurten prezioa 18 eurokoa izango da. Umeentzako txartelak 13 euro balio du. Txartelak erosteko LAIAK tabernan, ALEMANIAR tabernan, YAKO dendan eta Sopelako Turismo bulegoan aukera duzue. Txartelik ez dute gordeko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Aurten ere Berbalagun abian da.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 17 Urria 2010 Argitaratua: Igandea, 17 Urria 2010

berbalagun2010-2011 ikasturtean Berbalagun egitasmoa berriro ere martxan da. Egitasmo hau Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen du, eta helburua, lau pertsona inguruko taldeak osatzea da, euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak tartekatuz, euskaraz hitz egin eta aberastu ahal izateko. Horretarako kideak astean behin ordu batez biltzen dira, taldeak aukeratutako lekuan eta egunean.
Honez gain urtean zehar hainbat ekintza (irteerak, afariak…) eta ekitaldi antolatzen dira Berbalagun kide guztiek harremanak, euskaraz egindako harremanak, gehiago zabaltzeko.
Datozen egunetan Uribe Kostako herri guztietan egitasmo honen aurkezpena egingo da. Hona hemen egutegia:
Sopelan: Urriak 18, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean
Plentzian: Urriak 19, 19:00 Goñi Portalen
Gorliz: Urriak 20, 19:00 Eloisa Artaza erakusketa aretoan
Lemoiz: Urriak 21, 19:00 Kultur Etxean
Urduliz: Urriak 23, 12:00 Kultur Etxean
Informazio gehiago eta osoa Ukberri.net agerkari digitalean duzue.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ostiralean erromeria!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 18 Urria 2010 Argitaratua: Astelehena, 18 Urria 2010

erromeria sopelan

 

Datorren ostiralean, urriaren 22an, Sopelako Udaletxeko plazan erromeria ospatuko dute. AITXU! euskara taldeak berriro ere euskara dantzan ipintzeko gonbidapena luzatu du. Ekimen honekin euskal kultura kalera ateratzeaz gain, euskara erabiltzeko eremuak zabaldu nahi dituzte.

Erromeria, apurka apurka ohitura bat bihurtzen ari da eta sopeloztarron aldetik oso harrera ona jaso du. Herrian euskal dantzak ikasteko talde ezberdinak osatu dira eta euskararen inguruan biltzeko AITXU! euskara taldeak erromeriak antolatzen jarraituko du.

Musikaz gain, pintxoak eta zerbait edateko ere bertan topatzeko aukera egongo da. Beraz, badakizue, 22an Sopelan euskaraz dantza egiteko erromeria! 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ordenanzas municipales para fomentar el uso del euskara en Sopela.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 26 Ekaina 2010 Argitaratua: Larunbata, 26 Ekaina 2010

euskaraz atseginezEl pleno (24 de junio) del Ayuntamiento de Sopela ha aprobado dos ordenanzas para fomentar el uso del euskara en el municipio.

Una de estas dos normativa tiene como objetivo el fomentar la rotulación y otras imágenes representativas de los comercios del municipio en euskara (rótulos, sobres, membretes, tarjetas de visita…) y para ello se destinan ayudas económicas de hasta 360 euros por comercio al año, con un tope de 65.000 euros previstos en los presupuestos municipales del 2010. La otra normativa tiene como fin fomentar el aprendizaje del euskara y para ello se bonificará hasta el 50% del coste de la matrícula y enseñanza en barnetegis, cursos etc.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ordenanzas municipales para fomentar el uso del euskara en Sopela.

0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu