Euskara

Sopelan surf ikastaroak euskaraz egiteko aukera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 08 Ekaina 2010 Argitaratua: Asteartea, 08 Ekaina 2010

 Surf ikastaroa

Aitxu! Sopelako euskara taldeak eta Peña Txuri surf eskolak, aurten ere surf ikastaroak euskaraz eskaintzen dituzte. Ekainaren 14an hasiko dira eta uztailaren 9an amaituko dira. Guztira zazpi ikastaro egingo dituzte eta ikastaro bakoitza bost egunez luzatuko da.

Ikastaro hauetan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 10 urte eginda edukitzea eta ikastaroan zehar euskaraz egitea. Ikastaro bakoitzak 50 euroko prezioa du. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko 675591266 telefonora deitu behar duzue.

Ekintza honekin, Aitxu! Sopelako euskara taldeak, euskara ikasgeleetatik atera nahi du eta oso estimatua den kirol honen ingurura eraman nahi du. Uda heltzear dagoela gure hondartzak jendez bete egiten direnean euskara ere bizi bizi ibiltzea oso garrantzitsua dela aitortu dute. Peña Txuri Surf eskola ere oso gustura inplikatu da ekimen honetan. Dagoeneko hirugarren urtea izango da ekimen hau aurrera ateratzen dutela. Aurreko esperientzak oso positiboak izan zirela baloratu dute eta hori dela eta aurten errepikatzea erabaki dute.

Ia euskarak olatu on batek hartzen duen eta eguneroko bizitzan esparru gehiagotara zabaltzen den.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Munarrikolandako trikuharriak euskaraz ezagutzen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 07 Ekaina 2010 Argitaratua: Astelehena, 07 Ekaina 2010

{youtube}PS69wPty1BI{/youtube}

Aitxu! sopelako euskara taldeak antolatuta "berbatxango" berri bat egin zuten. Oraingo honetan Munarrikolandara abiatu ziren eta Armando Llamosas arkeologoaren laguntzarekin bertako trikuharrien informazioa eta azalpenak eskuratu zituzten. Ibilbidea egin eta gero Larrabasterrako plazan pintxo goxoak jan zituzten.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erromeria arrakastatsua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 30 Maiatza 2010 Argitaratua: Igandea, 30 Maiatza 2010

{youtube}xuyPngyPQAY{/youtube}

Pasa den larunbatean, Aitxu! Sopelako Euskara Taldeak antolatu zuen erromeria arrakastatsua izan zen. Eguraldiak lagundu zuen eta auzokide asko plazan bildu ziren. Meñakoz elkartearen dantzari nagusiak eta txikiak, beste auzokideekin batera, oso ondo pasatu zuten. Euskal dantzak, pintxoak, sagadoa eta euskara ere erromeriaren protagonistak izan ziren. Bideo honetan erromeriaren laburpena ikus dezakezue.

 Aitxu! euskara taldeak, datorren ekainaren 6an, iganean, irteera bat antolatu du. "Berbatxango" izenarekin ezagunak diren irteera horietariko bat da eta orain Munarrikolandara joango dira, bertan dauden trikuharrien inguruko informazioa jasotzera. Horretarako Arkeologo baten laguntza edukiko dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan ere Gida Baimena euskaraz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 05 Ekaina 2010 Argitaratua: Larunbata, 05 Ekaina 2010

gidabaimena 


Oraindik aurrera Sopelan ere badago Gida Baimena euskaraz ateratzeko aukera. Herriko hiru autoeskolek:
.-Kaiku autoeskola (Sipiri kalea 4)
.-Uribe Kosta autoeskola  (Laubide kalea 2)
.-Sopelana autoeskola (Sertutxa kalea 6)
Uribe Kostako mankomunitatearekin ekimena sinatu dute euskararen erabilera sustatzeko gida baimena ateratzeko ikaskuntzan.

Orain dela 15 urte Igorreko Arratia autoeskolan gidabaimena euskaraz atera ahal izateko materiala osatzen hasi zen. Geroztik ekimen hau Euskal Herriko hainbat herritara heldu da, eta aurtengo maiatzaren 26an, aipatutako Sopelako hiru autoeskola hauek bat egin dute ekimen honekin.

Sopelako hiru autoeskola hauez gain, Uribe Kostan beste bik sinatu dute hitzarmena: Plentziako Uribe Kosta autoeskolak, eta Urdulizeko Kaiku autoeskolak.

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Maiatzaren 29an, larunbata, Sopelan ERROMERIA!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 27 Maiatza 2010 Argitaratua: Osteguna, 27 Maiatza 2010

erromeria sopelanAITXU! Sopelako Euskara Taldeak bere ekimenekin aurrera jarraitzen du. Oraingo honetan beste erromeria bat antolatu dute. Datorren larunbatean, maiatzaren 29an, Udaletxeko Plazan eta arratsaldeko 19etatik aurrera, trikitilariak, pandero joleak, Meñakoz elkarteko dantzariak eta hurbildu nahi izango duen jende guztiak dantza egiteko aukera edukiko du.

Sentsibilizazio ekimen hauekin, AITXU! euskara taldekoek euskararen erabilpena sustatzea bilatzen dute eta hori lortzeko, larunbatean Erromeriara etorriko diren guztiei ahalegin bat eskatzen diete plazako elkarrizketetan Euskara ere dantzan ipin dezaten.

Ez da hau uda baino lehenago egingo duten ekimen bakarra. Hurrengo astean berbatxango bat antolatu dute, Munarrikolandako Trikuharrien ibilbidea ondo ezagutzeko. Ibilbidean Arkeologo batek han dauden trikuharrien inguruko azalpenak emango ditu.

Gogoratu behar da ere, "Euskaraz atseginez" programa, Mankomunitatearen euskara teknikariekin batera lantzen ari dira eta Uda hasieran antolatzen duten afari-jaialdia, azarorako atzeratu dutela eta bertan berrikuntza batzuk sartu nahi dituztela. Bitartean Peña Txuri elkartearekin batera Surf ikastaroak euskaraz antolatuko dituzte.

Hurbilena beraz, larunbata honetan egongo den erromeria da. Giro polita egongo delakoan daude eta beraz gonbidapena zabalik dago. Anima zaitezte!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu