Euskara

Aurrera doa "Euskaraz atseginez" ekimena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 09 Maiatza 2010 Argitaratua: Igandea, 09 Maiatza 2010
aitxusopelaeuskaraatseginez
AITXU! euskara taldeak, Udaletxearekin eta Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuarekin batera, Sopelako dendetan eta tabernetan euskararen erabilpena sustatzeko abian ipini zuten "euskaraz atseginez" ekimena urratsak ematen ari da.

Udaletxean aurkezpena egin eta gero, Aitxuko kideak eta Mankomunitatearen euskara teknikariak herriko denda eta taberna guztiak bisitatzen ari dira, ekimen honen nondik norakoak azaltzeko eta dendarien zein tabernarien inplikazioa bilatzeko.

Larrabasterrako denda eta taberna guztiak dagoeneko bisita jaso dute eta lehenengo emaitzak oso baikorrak omen dira. Orain, Sopelako denda eta tabernetan lan berdina burutzen ari dira. Hurrengo asteetan urrats gehiago emango dituzte eta laster euskara erabiltzeko Sopelan ditugun aukeren berri emango digute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

17. Esaera Zaharrak Txapelketa arrakastatsua izan da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 19 Apirila 2010 Argitaratua: Astelehena, 19 Apirila 2010

Eguraldi ederra eduki genuen eta giroa ez zen atzean geratu. AEK koordinakundeak urtero antolatzen duen Esaera Zaharrak txapelketa oso arrakastatsua izan zen. Inoiz baino talde gehiagok, guztira 29, txapelketan parte hartu zuten. Giroaren aldetik zer esan. Lehenengo momentutik alaitasuna eta umorea Sopelako kaleetatik eta tabernetatik zabaldu zen. Euskara barra barra ibili zen eta antolatzaileak zein parte hartzaileak pozarren gelditu ziren hurrengo urteko edizioaren zain.

Goizeko ibilaldietan lehenengo kaporaketak gauzatu ziren. Eguerdian bazkaria egon zen eta bertan 180 lagun inguru bildu ziren. Giroa aparta izan zen. Bazkaria amaitu eta gero, Angel Mari Peñagarikano eta Miren Amuriza bertsolarien eskutik finalari ekin zioten. Lehenengo kanporaketa eta gero, "Ba dok hamairu" taldea eta "Ezin kokoloagoak" taldea aurrez aurrez egon ziren. Azkenean, nor izan zen irabazlea? Ondoko bideoetan jai eder honen laburpena duzue. Hurrengo urterako badakizue; izena eman eta esaera zaharrak ikasi.

{youtube}lHadYMrEe1Y{/youtube}

{youtube}7q4NPHxEY_A{/youtube}

{youtube}nmjC7ymEgaY{/youtube}

{youtube}VovjptiraqQ{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan "euskaraz atseginez" egitasmoa aurrera doa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 16 Martxoa 2010 Argitaratua: Asteartea, 16 Martxoa 2010

 {youtube}tBoddbR100k{/youtube}

Sopelan euskaldun asko dago, baina kaleko errealitatean ez da igertzen. Hori dela eta Sopelako AITXU! euskara taldeak urrats garrantzitsu bat eman zuen eta fruituak ekarri ditu.

Lehenengo urratsa bezala, dendariei eta tabernariei zuzendutako programa bat pentsatu eta prestatu zuten. Proposamen horrekin Sopelako eragile ezberdinen atea jo zuten. Uribe Kostako Mankomunitatea, Udal Gobernua, alderdi politiko guztiak, Zipiriñe, Ikastola, Iberre, Udal Euskaltegia, dendariak, tabernariak, herriko kirolariak, pertsona ezagunak,... harreman ugari burutu zituzten. Harreman horiek guztiak egin eta gero, euskara eguneroko bizitzan suspertzeko lehen ekimen bateratua abian dago. Alderdi gehienek (EAJ/PNV, EAE/ANV, Alternatiba, PSE-EE, EA), hezkuntza eragile guztiek, dendarien elakarteak, beste dendariek eta tabernariek eta ezagunak diren kirolariek eta auzokideek, euskara suspertzeko ekimen honekin bat egin dute. Goian duzuen bideoan partaide guztien izenak topa ditzakezue.

 AITXU! euskara taldeak adierazi duenez "orain arte bezala, hau da, bakoitza bere aldetik, ezin dugula jarraitu agerikoa da. Euskarak batera behar gaitu eta lehenengo urratsa eman dugu. Hemendik aurrera dinamika eraginkorra guztion artean ere mantendu behar dugu."

Add a comment

Gehiago irakurri: Sopelan "euskaraz atseginez" egitasmoa aurrera doa

0
0
0
s2smodern

Esaera Zaharren Txapelketak 17 urte baietz!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 07 Apirila 2010 Argitaratua: Azteazkena, 07 Apirila 2010

esaerazaharrak

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa arrakastatsuaren edizio berri baten atarian gaude, hamazazpigarrena, hain zuzen ere. Txapelketaren edizio hau apirilaren 17an izango da.

Esaera Zaharren Txapelketa urtero-urtero egiten den egun osoko ospakizuna da, atsotitzak, bertsoak eta jaia ezin hobeto uztartzen dituena. AEK kordinakundea ekitaldi honen antolatzailea da.

Txapelketak bi saio ditu: eguerdian kanporaketak herrian zehar eta arratsaldean finalak Ander Deuna ikastolan. Taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik zeini dagokion asmatzean datza.

Aurten, arratsaldeko saioan Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano egongo dira. Bestalde, “diru asko mingainez, poltsan bat ez”  da aurtengo txapelketako lema, krisi garai honetarako ezin aproposagoa, baina txapelketan banatuko diren sariak apartak dira: asteburua landetxe batean irabazleentzako, eta afaria bigarren, hirugarren eta laugarren geratuko diren taldeentzako. Gainera, beti bezala, partaide guztientzako oroigarriak egongo dira.

Izena emateko epea apirilaren 12an bukatuko da. Inskripzioa 12 eurokoa da eta bazkarirako txartela 18 eurokoa pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbakietara deitu ahal duzue: 695 774 015 edo 618 574 445.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Txalaparta ikastaroak euskaraz egiteko aukera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 10 Martxoa 2010 Argitaratua: Azteazkena, 10 Martxoa 2010

AITXU! Sopelako Euskara Taldeak eta UKTEST taldeak antolatu dituzten txalaparta ikastaroak martxan daude. Ikastaro hauek euskaraz egiten dira. Izena emateko oraindik aukera badago. Beraz, txalaparta euskaraz ikasi nahi duenak, AITXU! taldeak egindako bideo honetan agertzen diren telefonoetara deitu baino ez du egin behar. Bestela, Ikastaroak asteazkenero, arratsaldeko 17etatik 18:30ak arte, Zipiriñe eskolan egiten dituzte. Hara joan zaitez eta argibide guztiak emango dizkizute.

{youtube}9J_MvgyCGLM{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu